cerrar buscador

Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Labeko arroza barraskiloekin, barazki erreekin eta piparra alioliarekin
Osagaiak
  • Arroza labean:
  • Bonba arroza, 200 g
  • Untxi zati batzuk
  • 2 adar tomate
  • Piper berde bat
  • 2 bearkatz atal
  • Oliba olioa
  • Barraskiloak, 2 dozena
  • Azafrai hari pixka bat
  • Ezkai adar bat
  • 2 piper txorizero
  • Erramu adar bat
  • Gatza
  • Haragi salda, 500 g
  • Barazki erreak:
  • 6 leka
  • Adar tomate bat
  • Berakatz buru bat
  • 6 gari-zainzuri
  • Gatza
  • Piparra aliolia:
  • Berakatz atal erre bat
  • Arrautza bat
  • 6 Ibarrako piparra
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Arroza labean

Erramua eta ezkaia saldara bota eta irakiten jarri.

Untxi zatiei gatza eman, eta zartaginean olioarekin ondo gorritu. Berakatza eta piper berdea ondo txikitu eta bertara bota; erregosten jarri. Tomate birrindua gehitu. Tomatea murrizten denean, barraskiloak bota, irabiatu eta arroza eta azafraia gehitu. 5 minutuz sueztitu eta salda bota, pixka bat irabiatu eta irakiten hasten denean 5 minutuz sutan eduki. Berakatz burua erdian jarri, eta labera sartu, 180 ºCan 10 minutuz.

Berakatz burua hustu eta purea saldara bota.

Barazki erreak

Tomatea xerratan moztu. Lekak Juliana finean moztu eta ur gazian sartu 10 minutuz. Gari-zainzuriei txortena kendu eta galdarraztatu 15 segundoz. Barazkiok arrozaren gainean jarriko ditugu labera sartzean.

Piparra aliolia

Piparrei haziak kendu, eta ontzi batean sartu beste osagaiekin. Birringailuarekin ondo emultsionatu.

 

Aurkezpena

Barazkiak arrozaren gainean jarri eta piparra alioli puntu batzuk jarri. Untxi solomoa xerra finetan moztu eta gainean jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena