Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kale risottoa gazta frijituarekin eta boilur kremarekin
Kale risottoa gazta frijituarekin eta boilur kremarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Kale risottoa:
  • 4 kale orri
  • Tipulin bat
  • Bonba arroza, 200 g
  • Jerez ardoa, txorrotada bat
  • Barazki salda, 500 ml
  • Gazta urdina, 50 g
  • Irati gazta, 50 g
  • Gurina, 30 g
  • Azenario bat
  • 2 zainzuri berde
  • Gazta frijitua:
  • Ahuntz gazta zati bat
  • Irina
  • Arrautza
  • Ogi birrindua
  • Frijitzeko olioa
  • Boilur eta gazta krema:
  • Gazta krema, 100 g
  • Gorgonzola, 100 g
  • Boilur pasta, 5 g
  • Arrautza bat
  • Esne-gaina, 150 g
  • Gatza
  • Kale kurruskaria:
  • Kale orri bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Kale risottoa:

Eltze batean, salda berotzen jarri bi kale orri txikiturekin, azenario txikituarekin eta zainzuri berdeekin.

Beste eltze batean, tipulina txikituta bota, eta olioarekin erregosten jarri. Arroza eta txorrotada bat Jerez ardo gehitu, eta murrizten utzi. Pixkanaka, barazki salda botatzen joango gara arroza eginda geratu arte. Orduan, sutatik kanpo, gurina eta gazta zatiak gehituko ditugu, nahastuz goazen bitartean. Krematsu geratu behar du.

Beste bi kale orri uretan galdarraztatu, hoztu, lehortu, eta erretilu batean luzatu. Bertara, bi koilarakada risotto sartu, eta bildu egingo dugu.

Gazta frijitua:

Ahuntz gazta zatitan moztu, birrineztatu, eta olio berotan frijitu eta xukatu.

Boilur eta gazta krema:

Eltze batean, esne-gaina eta arrautza sartu, eta epeldu. Bertara, gaztak sartuko ditugu, gatza bota, eta hagaxka batekin ondo nahastu krema fin bat geratu arte.

Kale kurruskaria:

Kale orria zatitan moztu, olioa igurtzi, eta laberatu 90 ºC-an, kurruskari geratu arte.

BUKAERA:

Plater batean, kale risotto bilduak jarri; ondoan, gazta frijitua; gainetik, boilur eta gazta krema jarri, eta kale kurruskariarekin bukatu.