Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txangurru, zapo eta itsas kabra arroz saldatsua patatekin
Txangurru, zapo eta itsas kabra arroz saldatsua patatekin
Osagaiak
  • Txangurru, zapo eta itsas kabra arroz saldatsua:
  • -Tipulin bat
  • -Azenario bat
  • -Ura
  • -Arroza, 200 g
  • -Zapo bat
  • -Itsas kabra bat
  • -Txangurru mamitua
  • -3 tomate
  • -2 baratxuri ale
  • -4 txipiroi
  • -6 otarrainxka
  • -Langostino krema
  • -Arrai salda, 600 g
  • -Piperrautsa
  • -Azafraia
  • -Perrexila
  • -Limoi bat
  • -3 patata
  • -Gatza
  • Aliolia:
  • Baratxuri ale bat
  • Arrautza bat
  • Gatza
  • Olioa
Prestaketa

Txangurru, zapo eta krabatxo arroz saldatsua:

Alde batetik, salda bat egingo dugu zapo eta itsas kabra buru eta hezurrekin eta otarrainxka buruekin. Uretan 20 minutuz egosi ondoren, iragazi eta murrizten utziko dugu zaporetsu geratu arte. Patatak salda horretan egosten jarrriko ditugu. Zapo eta itsas kabra solomoak zartagin batean gorrituko ditugu eta salda gehitzen joango gara, egin arte. Salda hau arroza egiteko erabiliko dugu. Zartagin batean txibiak zatituta gorritzen jarriko ditugu eta limoi azalaren birrindura botako diogu gainetik. Txibiak bertatik atera eta otarrainxkak gorritzen jarriko ditugu zartagin berean, hauei ere ere limoi azal birrindura botako diegu gainetik. Tipulina eta azenarioa zati txikitan moztu eta gorrituko ditugu. Tomateak baratxuriarekin birrinduko ditugu eta oliotan erregosiko ditugu. Bertara azafraia eta piperrautsa botako ditugu. Orduan arroza bota eta pixka bat sueztitu ondoren, gordetako salda zaporetsua bota eta egosten jarriko dugu 15 minutuz su ertainean. Ondoren txibiak, otarrainxkak eta txangurru mamia sartuko ditugu eta 3 minutuz egosten utzi.ko dugu Sua itzali eta 5 minutuz erreposatzen utziko dugu. Oso lehorra geratzen bada salda gehiago gehituko diogu. 

Aliolia:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birrindu egingo ditugu emultsio bat egin arte.

Aurkezpena:

Plater zabal batean patatak eta arraia egosita jarriko ditugu eta aliolia jarriko dugu ondoan.  Plater sakon batean arroz saldatsua jarriko dugu.