Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zapo, txirla eta ilar suquet-a ahuakate, gaztanbera eta gerezi tomate entsalada
Zapo, txirla eta ilar suquet-a ahuakate, gaztanbera eta gerezi tomate entsalada
Osagaiak
  • OSAGAIAK
  • (2 pertsonarentzat)
  • Zapo, txirla eta ilar suquet-a:
  • Zapoa
  • Txirlak, 12
  • Ilarrak, eskukada bat
  • Arrain hezurrak
  • Porrua
  • Tipula
  • Tomate helduak, 2
  • Erramua, orri bat
  • Azafraia, pixka bat
  • Patatak, 2
  • Ogia, zati bat
  • Hurra, eskukada bat
  • Baratxuria, 3 ale
  • Perrexila
  • Baratxuri eta perrexil aliolia:
  • Perrexila, eskukada bat
  • Baratxuria, 2 ale
  • Piperrautsa, koilarakadatxo bat
  • Arrautza
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ahuakatea, gaztanbera eta cherry tomate entsalada:
  • Cherry tomateak, 10
  • Ahuakatea
  • Limoia
  • Gaztanbera, koilarakada bat
  • Martorria, eskukada bat
  • Baratxuria, 2 ale
  • Erromeroa, orri batzuk
  • Gatza
Prestaketa

Zapo, txirla eta ilar suquet-a:

Eltze batean tipula eta porrua gorritu. Bertara zapo hezurrak bota eta urarekin estali. Utzi irakin arte.

Eltze batean olioa bota eta zapo zatiak gorritu. Bertatik atera eta tomate helduak birrinduta bota. Murrizten utzi eta erramu orria, azafraia eta patata apurtua bota. Sueztitu, arrai salda bota eta, patatak erdi eginak daudenean, zapo zatiak eta ilarrak gehitu. Azkenengo 5 minutuetan txirlak sartu ireki daitezen. Zartagin batera olioa bota eta hurrak, ogi zatiak eta baratxuria frijitu. Xukatu, almaizean sartu ondo txikitzeko eta eltzera bota ondo nahasteko. Sua itzali eta erreserbatu.

Baratxuri eta perrexil aliolia:

Lehen frijitutako baratxuria hartu. Ontzi batean sartu beste osagaiekin eta emultsio bat egin.

Ahuakate, gaztanbera eta cherry tomate entsalada:

Zartagin batean cherry tomateak jarri, oliba olioarekin, baratxuri txikituekin eta erromero orriekin. Pixkanaka egiten utzi.

Ahuakatea garbitu, ontzi batean zanpatu eta gaztanberarekin nahastu. Limoi zukua eta martorri txikituarekin nahastu. Ontzi batean jarri eta gainean cherry tomateak jarri.

Bukaera:

Plater batean zapo suquet-a jarri eta ondoan ahuakate, gaztanbera eta gerezi tomate entsalada.