Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Arepak eta tequeñoak
Arepak eta tequeñoak
Osagaiak
  • Arepak karramarro entsaladaz beteta:
  • Arto irin zuria, 150 g
  • Ura, 275 g
  • Gatza
  • Maionesa, 100 g
  • Adar tomate bat
  • Ketchupa, 50 g
  • Laranja erdi baten zukua
  • Brandya, koilarakada bat
  • Worcestershire saltsa, koilarakada bat
  • Karramarro haragia, 250 g
  • Anana, 100 g
  • Tipula more erdi bat
  • Sagar berde bat
  • Tipulina, eskukada bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Tequeño orea:
  • Irina, 250 g
  • Legamia hautsa, 10 g
  • Gurina, 80 g
  • Arrautza bat
  • Gatza, 5 g
  • Azukrea, 5 g
  • Oliba olioa, 50 g
  • Esnea, 40 g
  • Gazta zuri gogorra
  • Frijitzeko olioa
  • Tomate frijitua:
  • 5 adar tomate
  • 3 baratxuri atal
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Azukre pixka bat
  • Perrexila
Prestaketa

Arepak karramarro entsaladaz beteta:

Lehenengo arepa orea egingo dugu eta horretarako ontzi batean arto irin zuria eta gatza bota eta ura gehitzen jango gara ore bat egin arte. Zatietan banatu eta eskuekin forma borobila emango diogu. Ondoren zartagin batean gorritu barrutik egin arte. Hozten utzi eta erditik irekiko dugu.

Bestalde,  saltsa  arrosa egingo dugu maionesa, ketchupa, laranja zukua, brandya eta Worcestershire saltsa ondo nahastuta. Ondoren tipula morea eta tomatea brunoise eran moztu eta ontzi batean elkartu. Sagarra eta anana ere ondo txikituta bertara bota. Karramarro haragia eta tipulina txikituta ere nahastuko ditugu eta saltsa arrosarekin ondo elkartu.

Arepa nahasketa honekin beteko dugu.

Tequeño orea:

Osagai lehorrak elkartu, sumendi bat egin eta erdian arrautza, gurina eta esnea sartuta landu ore bat egin arte.

Irinarekin ondo luzatuko dugu eta berriro luzatutako orea bata bestearen gainean jarri eta berriro luzatu. Bost aldiz egingo dugu hori eta azkenean luzatuta utziko dugu. Orea xafla luze eta finetan moztu. Gazta makilatxotan eta orearekin gazta bildu egingo dugu. Ondoren olio berotan frijitu.

Tomate frijitua:

Zartagin batean baratxuri atalak txikituta olioarekin gorritzen jarri. Bertara tomatea zatituta gehitu, azukre eta gatz pixka batekin eta kozinatu tomatea ondo egina geratu arte. Perrexila txikituta gehitu.

BUKAERA:

Erretilu batean aurkeztu arepak eta tequeñoak tomate frijituarekin.