Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Eneko Markaida sukaldaria, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Lehiaketa gastronomikoetan ibilitakoa da gonbidatua, eta errezeta ezin aproposagoa prestatuko du: sukalkia.

  • Joseba Arguiñano sukaldaria.

    Joseba Arguiñano sukaldaria. Argazkia: EiTB.

Aurtengo ezohiko sanferminen astean, bost programa berrirekin dator "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa. Joseba gonbidatu bereziekin ibiliko da sukaldean, eta kolorez eta zaporez beteriko platerak prestatuko ditu.

Astelehenean, uztailaren 6an, Eneko Markaida larrauriarra izango da Joseba Arguiñanoren ondoan. Jatabeko Ama-seme jatetxeko arduraduna eta sukaldaria da Eneko, eta berak hartuko du sutegiaren ardura. Gonbidatua lehiaketa gastronomikoetan ibilitakoa da, eta errezeta ezin aproposagoa prestatuko du: sukalkia. Gainera, tiragomarekin izandako abenturak eta esperientziak kontatuko dizkigu.

Bestalde, Iruñeko Baserriberri jatetxean egongo da saioa, eta Mungiako Gure Ogia okindegiko produktuak ezagutuko dituzte.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa egunero izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.