EITB Euskal Irrati Telebista

cerrar buscador

Armintz Gorrotxategik aurkeztutako gastronomia saioa | Sukalerrian EITB

#-sukalerrian-#

Armintz Gorrotxategi Sukalerrian

Aurkezleak : Armintz Gorrotxategi

Astelehenik ostiralera, 18:55ean

Jarrai gaitzazu :

Armintz Gorrotxategirekin arituko diren herritarrak izango dira protagonista nagusiak ETB1eko gastronomia saio honetan. Ikusleei jaki tipiko bat nola egiten den azaldu, konturen bat kontatu edota norberaren herriko jateko gauza goxoak goraipatu nahi duten herritarrei gonbidapena egingo die sukaldari tolosarrak. Gonbidatuen eta aurkezlearen arteko lapiko kontuak eta lagunen arteko solasaldiak izango dira saioaren ardatza. 
2:29

Joseba Arguiñanok ''Sukalerrian'' utzi eta Armintz Gorrotxategik hartuko du erreleboa irailetik aurrera

Armintz Gorrotxategi gozogilea izan da Joseba Arguiñanok aurkeztu duen azken saioan. Zarauztarrak "Sukalerrian" utziko du aitari laguntzeko eta, bere ordez, sukaldari tolosarra arituko da, irailetik aurrera, gogotsu. Amantal berria eman dio Josebak Armintzi, eta zorte ona opa dio ibilbide berrian.