Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Antton Telleria izango da gaur eguerdian "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Gainera, Bidaniko oilategian Arantxa Maiozek hazten dituen oiloak ere ezagutzeko aukera izango dute.
-
Antton Telleria, EiTBko aurkezle eta esataria. Argazkia: EiTB
Gaur, plater erraz bat prestatzen ikasiko dugu "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan: oilasko euskebaba. Plater berezi hau nola egin ikasteko, lagun ospetsu bat izango du alboan Joseba Arguiñanok, Antton Telleria EiTBko aurkezle eta esataria. Anttonek bere herrira ere eramango gaitu, Tolosara, eta bere tabernarik kuttunenean bere lagunekin asmatutako bokata jango dute.
Ondoren, Bidaniko oilategi batera joango dira, Arantxa Maiozek hazten dituen oiloak ezagutzera.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa, astelehenetik ostiralera, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.