Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Gastronomia

Aritz Aranburu surflaria, 13:15ean, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Gainera, Hendaiako Peta Surfboardsen taulak eskuz nola egiten dituzten ikusteko aukera eskainiko digu saioak.

  • Aritz Aranburu, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

    Aritz Aranburu, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Abuztuaren 20an, osteguna, itsasoa izango du ardatz "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioak. Horretarako, Aritz Aranburu surflaria izango dute gonbidatu. Josebaren laguntzaz, zapoa marinel erara prestatuko du, surfaz eta proiektuez hitz egin bitartean.

Gainera, Hendaiara joango gara Peta Surfboardsen taulak eskuz nola egiten dituzten ikustera.

Ez galdu "Joseba Arguiñano Sukalerrian", astelehenetik ostiralera, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.