Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Yogurinha Borova izango da gaurko "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Gainera, Laudioko San Roke kofradiako kideek antolatzen duten bazkarian egon, eta Okondoko untxiak ezagutuko ditu Josebak.

  • Yogurinha Borova aktorea

    Yogurinha Borova aktorea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur eguerdian barreak eta algarak ez dira faltako Yogurinha Borovarekin. Aktorea, abeslaria, sortzailea... da, eta gaurko saioan, gainera, sukaldaria ere bai. Izan ere, untxi-beso beteak gisatuta prestatuko ditu Josebarekin.

Horrez gain, Laudio ere bisitatuko du programak, eta San Roke kofradiako kideek antolatzen duten anaitasun bazkarian parte hartuko dute, orain dela 400 urte baino gehiago egiten hasi zirena. Eta, eguneko protagonista untxia dugunez, bukatzeko, Emilio Irazolarenak ikustera joango gara. Emiliok Okondon ditu untxiak, itxura eta neurri guztietakoak.

Ez galdu "Joseba Arguiñano Sukalerrian", 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.