Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Gastronomia

Oier Biritxinaga sukaldaria, 13:15ean, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Horrez gain, Eneperi jatetxean eta Mungian, Makilaren Kofradiako kideekin, izango da Joseba.

  • Oier Biritxinaga sukaldaria

    Oier Biritxinaga sukaldaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, abuztuaren 25ean, Oier Biritxinaga sukaldaria izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Berak prestatuko du eguneko platera: baserriko oilaskoa Jerez ardotan gisatuta. Biritxi sukaldariburu korporatiboa da, eta 51 herrialdetan ibili da sukaldari gisa; beraz, gonbidatu aproposa izango da mila istorio eta bitxikeria kontatzeko.

Horrez gain, Gaztelugatxe ingurura joango gara, eta handik gertu dagoen Eneperi jatetxean egingo dugu geldialdia. Jatetxeaz gain, oilasko erretegia ere bada.

Ondoren, Mungian izango da Joseba, izan ere, Makilaren Kofradiakoek kokotxak nola prestatzen dituzten erakutsiko diote. Bertan, sukaldaritza lehiaketetan egiten duten epaile lanari buruz ere arituko dira.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.