Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Twin Melody ahizpak izango dira gaurko "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Zornotzako Ibarra baserrira ere egingo dugu bisita bertan ekoizten dituzten produktuak ezagutzeko.

  • Twin Melody ahizpak

    Twin Melody ahizpak. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, abuztuak 31, Twin Melody ahizpak, Aitana eta Paula Etxeberria, izango dira Joseba Arguiñanorekin. Musikariak eta abeslariak dira biak, eta milaka jarraitzaile dituzte sare sozialetan. Ordiziako bi ahizpek une barregarri eta dibertigarriak emango dizkigute Arguiñanok barazki rostia soja testurizatuarekin prestatu bitartean.

Eta, abuztua behar bezala agurtzeko, Zornotzako Ibarra baserrikoek beraien zerba koloretsu eta freskoak erakutsiko dizkigute.

Ez galdu "Joseba Arguiñano Sukalerrian", gaur eguerdian, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.