Itxi

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Kari, taldeko emakume 'saltsera'

Taldeko emakume bakarra izan arren, bera da gizonen artean agintzen duena.

3:24

Kari, 51 urteko bermeotarra eta taldeko emakume bakarra da. Eskarmentu handiko sukaldaria da; horren erakusle, Bermeon jatetxea dauka. Taldeko emakume bakarra izan arren, bera da gizonen artean agintzen duena. Emakume gogorra da eta zerbaitekin ados egon ez gero, ez da inolaz ere ezer isilduko. Bera da taldean fundamentua jartzen duena.

Senarra eta hiru seme-alabak bat datoz aurretik esandakoakein: 'Kari izaera gogorreko emakumea da, baina sukaldetik irteten denean, baina, oso pertsona alaia da'. Berak dioen moduan, 'beti pozarren nago, beti alai'.

Kostaldekoa izanda, arraina da bere plater fuertea eta hala erakusten du ahal duen bakoitzean. Are gehiago, arraina garbitzeko, bere buruarekin bakarrik fidatzen da. Lan hori, bere sukaldean beste inori ez dio egiten uzten.