Nor Bere Saltsan
Nor Bere Saltsan
Ipar, lekeitiar festazale amorratua
Ipar lekeitiarra peto-petoa eta ardi-moztailea da.
Ipar, lekeitiarra izateaz harro dagoen parranda zalea da. 38 urte ditu eta sukaldean horren ondo moldatzen ez bada ere, festarako dituen trebezia bereziekin nahikoa dauka gainerakoak erakartzeko. Lantzean, ganora gehiago behar duen arren, berak erantsiko dio umorea saioari. Iparrekin ez gara aspertuko gero!
Ardi-moztailea izanda, labana primeran erabiltzen du eta argi uzten du ahal duen guztietan. Ganbak berakatzarekin da bere plater fuertea, nahiz eta bere etxean latak irekitzea besterik ez duela egiten dioten. 'Guarrindondadak' jateko ere prest dago beti.
Bikotekidearekin, hiru seme-alabekin eta katuarekin bizi da, baina etxean beste hainbat animalia ere badituzte, ardi-txakurrak, oiloak, antzarrak, ardiak etab.