Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Txerri-hankak onddoz beteta
Txerri-hankak onddoz beteta
Osagaiak
  • - Txerri-hankak
  • - Tipulak 2
  • - Azenario bat
  • - Porru bat
  • - Apio pixka bat
  • - Erramua, ezkaia, iltzea eta piperbeltza
  • - Boletus onddoak
  • - Tipulina
  • - Tipula gorria
  • - Baratxuri aleak
  • - Perrexil adarra
  • - Oliba olioa
  • - Piper txorizeroa
  • - Tomate saltsa
  • - Ogi xigortua
  • - Azukrea
  • - Salda
  • - Gatza
Prestaketa

NOLA EGIN

Txerri-hankak ondo txigortu eta erditik zatituko ditugu. Segidan, ur hotzarekin estaliko ditugu eta 24 orduz hozkailuan utzi. Hurrengo pausoa irakin araztea izango da: ontzi batean ur hotzetan sartuko ditugu eta irakin ondoren 3 minutuz han utziko ditugu (zuritu arte). Amaitzeko, lehortu eta berriro ere garbitu egingo ditugu.

Beste ontzi batean azenarioa, porrua, tipula eta apio pixka bat jarriko ditugu, zati handietan moztuta; espeziak ere gehituko dizkiogu. Hankak bertan sartu, urez estali eta hiru orduz egosten utzi behar dira (35 minutuz presio-eltze batean baldin bada). Epeltzen direnean, hezurrak kendu behar dira.

Bestetik, zartagi batean txikitutako tipulinak sueztituko ditugu. Segidan, aurrez xehatutako onddoak gehitu behar dira; kolorea hartu arte egiten utzi, ardo zuri pixka bat bota eta lurrundu arte utzi.

Txerri hankak betetzeko, taula gainean film paper zati bat ipiniko dugu. Gainean, txerri-hanka baten erdia jarri, zati hori bete eta txerri-hankaren beste erdiarekin estaliko dugu. Film paperarekin errulo baten forma emanez bildu eta hozkailuan 5 orduz  gutxienez (hobe egun batetik bestera bada) utzi behar dugu, gelatina bihurtu eta konpaktua gera dadin.

Aipatutako denbora igaro ondoren, film papera kendu eta erruloa irinean, arrautzean eta ogi birrinduan pasako dugu, kroketa erraldoi bat balitz bezala. Oliotan frijitu doratu arte eta betegarria berotu arte.

Platerrean jartzeko txerri-hankak xaflatan moztu eta plater batean jarri bizkaitar saltsaren gainean.