Pintxo Pote
22:30ean
'Pintxo & Pote On Tour' Getarian izango da gaur gauean
EITB
Asier Hormazak eta Mikel Elizegik Agustin Ezenarro eta 'Go!azen'eko aktoreak izango dituzte saioan.


Gaur gauean, Asier Hormaza eta Mikel Elizegi Getariara joango dira 'Pintxo & Pote on Tour' saioaren food truckean. Herriko pintxorik onena topatzeko asmoarekin, bertako jatetxeak eta tabernak ezagutuko dituzte, eta baita Ameztoi txakolindegia ere.
Elkano jatetxean, Aitor Arregiren eskutik, plater eder bat dastatuko dute, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako txakolina bereizten ikasiko dute Irantzu Berasaluzerekin. Agustin Ezenarro ETBko aurkezlearekin, euskaldunek festa giroan kontsumitzen dituzten edariak nola prestatu ikusiko dugu. Eta, saioari amaiera emateko, 'Go!azen' telesaileko lau aktore izango dituzte litxarreriekin pintxoak prestatzen eta gure showkaldean dantzan.
Pertsonaia ospetsuz beteriko 'Pintxo & Pote on Tour' ezin hobea izango da ikusgai gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB1en.