Itxi

Sexsua

Gaur, 23:35ean, ETB1en

Drogen eta sexualitatearen arteko harremanaz, 'SexSua' saioan

EITB

Droga legalek eta ilegalek gure gorputzean izan ditzaketen ondorioak aztertuko ditu Jon Gomez Garaik aurkezten duen saioak.

Gai korapilatsuegia da drogen mundua, eta asko horien kalteen jakitun dira, baina drogek gure organismoan eta sexualitatean duten eragina ez dute kontuan hartzen. Batzuetan, gainera, usteak ez dira zuzenak izaten: alkohola, pizgarria ala depresorea al da? tabakoa eta alkohola, drogak al dira? eta Viagra, droga al da?

Drogamendekotasun teknikaria den Unai Lizarralde elkarrizketatu ondoren, proba hori egingo die 'SexSua'k EHUk Sarrikon duen campuseko sarrera nagusian harrapatzen dituen ikasle guztiei. Alegia, produktu legalak eta ilegalak izango dituzte mahai gainean, eta gazteek drogak bereizteko gai direla erakutsi beharko dute (uste baino zailagoa da askorentzat). Halaber, mozkor sentsazioa ematen duten betaurreko batzuk jantzita, Jonek proposatzen dizkietenak egiteko gai direla ere erakutsi beharko dute.

Horrez gainera, alkoholismoan urteak eman zituen ama bat elkarrizketatuko du Jon Gomez Garaik. Bere esperientzia kontatuko du: zergatik eta nola erori zen mundu horretan, zelakoak gertatu zitzaizkion, eta bere harreman sozial eta sexualetan alkoholak izan duen eragina, besteak beste.

Drogaz ari garela, Gasteizko AiLaket! elkartea bisitatu gabe ezin utzi. Bertan azalduko diote aurkezleari, zehatz-mehatz, droga batzuen osagaiak zeintzuk diren.

Amaitzeko, berriz, Jon Gomez Garaik Sara Gandara ETBko kazetari eta aurkezlearekin topo egingo du Lezamatik korrika ari direla. Kirol kazetaria da Gandara, eta kontu honetan ere ezin dopina aipatu gabe utzi.

'SexSua' saioaren bosgarren atala, gaur gauean, 23:35ean, ETB1en.