Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Telebista eta teknologiaren hobekuntzaz, aste honetan, 'Teknopolis'en

EiTB

Telebista eta ordenagailuetan teknologiak ezarri dituen berrikuntzak aztertuko dituzte.

  • Itelazpi enpresaren antenak, irrati eta telebista seinalerako.

    Itelazpi enpresaren antenak, irrati eta telebista seinalerako. 'Teknpolis' saiotik hartutako irudia.

Telebista asko hobetu da denbora gutxian, bistakoa da. Aste honetako 'Teknopolis' programan ikusiko dugunez irudiaren kalitatea bakarrik ez da hobetu, emisioa gure etxera iristeko baliabideak eta azpiegitura ere erabat aldatu dira. Kazetari kuxkuxeroak diren aldetik, programa bat Euskal Telebistan entregatzen duten unetik eta etxean ikusten den arte, egiten duen bidea ezagutu nahi izan dute, lurretik zein airetik, eta zuei erakutsi.

Eta teknologiaz ari garela, ordenagailuak bai hobetu direla urte gutxian. Transistoreen tamaina txikitu ahala, leku txikiagoan konputazio-ahalmena asko handitu da. Baina, dirudienez, mugara iristen ari da transistorearen tamaina, eta, hortaz, etorkizunean ordenagailuak hobetzeko beste bide batzuk aukeratu beharko dira. Bide horiek ari dira esploratzen CIC Nanogune eta Intel elkarrekin.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu.