Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Intsektuen jarraitzaileak izango dira protagonista, aste honetan, "Teknopolis"en

EiTB

Aranzadiko entomologo-talde batekin intsektuen laginketa egiteko aukera izango du saioak. Horrez gain, Gorbeian klima-aldaketa eta polinizatzaileak izango dituzte aztergai.

  • Iñaki Leturia, "Teknopolis" saioko surkezlea.

    Iñaki Leturia, "Teknopolis" saioko surkezlea. Argazkia: EiTB.

Aste honetako "Teknopolis" saioan intsektuak izango dira protagonistak, baita haiei jarraika ibiltzen diren ikertzaileak ere.

Hasteko, Lana bailaran, Nafarroan, Aranzadiko entomologo-talde bati intsektuen laginketa egiten laguntzen arituko da programa; zehazki, kakalardoak eta burruntziak bilatuko dituzte, biodibertsitatea kontserbatzeko pieza funtsezkoak direnak.

Ondoren, Gorbeian izango dira, izan ere, BC3 klima-aldaketa ikergai duen zentroko ikertzaile-talde bat Gorbeiako polinizatzaileei buruzko azterketa egiten ari da. Klima-aldaketak mendiko landaretzari eragin diezaioke bereziki, eta horrekin lotura zuzena dute polinizatzaileek. Helburua da epe luzera landare eta polinizatzaileetan gerta daitezkeen aldaketen segimendua egitea eta klima-aldaketaren ondorioei aurrea hartzea.

Eta, tartean, koronabirusaren gakoei ere erreparatuko die saioak. Aste honetan hitz berri baten inguruan arituko dira, sindemia hitzaren inguruan alegia. 

"Teknopolis" saioa larunbatean, 13:30ean izango da ikusgai ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez ere eskainiko dira.