Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Profiterol koroa
Profiterol koroa
Osagaiak
  • Ura, 250 ml
  • Esnea, 250 ml
  • Arto almidoia, 100 g
  • Olo irina, 300 g
  • Gurina, 200 g
  • Azukrea, 2 koilarakada
  • Arrautzak, 8
  • Pastel-krema egiteko
  • Esnea, 500 ml
  • Banilla estraktua, koilaratxo 1
  • Arrautza gorringoak, 4
  • Azukrea, 150 g
  • Arto almidoia, 50 g
  • Gurina, 50 g
  • Mizpira Coulisa egiteko
  • Mizpirak, 16 ale
  • Ura, 400 ml
  • Azukrea, 100 g
  • Gainazala atontzeko
  • Azukre-hautsa
Prestaketa

Mizpira coulisa egin:

Mizpirak zuritu, hezurrak kendu eta laurdenetan moztu. Kazo batean urarekin eta azukrearekin, 15 minutuz, su bizian irakin. Irabiatu, iragazi eta gorde.

Choux orea egin:

Labea 200 °C-tan berotzen jarri goitik eta behetik. Kazo batean esnea, ura, azukrea eta gurina irakiten jarri. Irakiten hasten denean, kolpean irina eta almidoia gehitu eta ongi nahasi, pinportarik gabeko ore-bola bat egiten den arte. Orea kazoaren ertzetatik ongi bereizten denean, kazoa sutatik atera. Arrautzak banan-banan gehitu; azkar eta kementsu eragin hagaxkarekin eta arrautzak ongi integratu ahala, bota banaka. Orea egiten denean, gozogintzako mahukan sartu. Ahoa edo punta izarduna bada hobe. Labeko erretilu batean paper sulfatatua zabaldu eta honen gainean orearekin gurpil formako zilindro bat osatu. Labea 180 °C-tara jaitsi eta profiterol koroa 20 minutuz laberatu. Egiten denean, labetik atera eta hozten utzi.

Pastel-krema egin:

Esneari 50 ml baztertu eta 400 ml-ak kazo batean banilla estraktuarekin irakiten jarri. 50 ml esnetan arto almidoia disolbatu. Ontzi sakon batean arrautza gorringoak eta azukrea ongi nahasi eta arto almidoi disolbatua gehitu. Guztia ongi integratzen den arte nahasi. Kazoko esne beroa ontziko nahaskiari gehitu pixkanaka eta nahasteari utzi gabe. Egin berri dugun nahaskia kazora bueltatu eta sutan jarri. Loditzen den arte eragin, ongi nahasi. Ontzi batera atera eta plastiko filmarekin tapatu. Plastikoa kremarekin kontaktuan jarri, gainazala egin ez dakion. Hozten utzi eta hozten denean, gozogintzako mahukan sartu (ahoa edo punta izardunarekin).

Muntaketa:

Osagai guztiak hoztu direnean, profiterol koroa erditik ireki eta mizpira coulis geruza bat jarri oinarrian joango den profiterolean. Honen gainean, apain-apain, pastel-krema banatu. Profiterolaren goialdearekin koroa itxi eta azukre-hautsarekin hautseztatu.