Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolate eta marmelada rugelachak
Txokolate eta marmelada rugelachak
Osagaiak
  • Orea egiteko:
  • Irina, 190 g
  • Gazta krematsua, 130 g
  • Gurina, 120 g
  • Gatz pixka bat
  • Txokolate betegarria egiteko:
  • Esne-gaina, 250 g
  • Gurina, 10 g
  • Txokolate beltza, 65 g
  • Gainetik botatzeko:
  • Txokolatea, 50 g
  • Glas azukrea, 50 g
  • Marmelada betegarrirako:
  • Albertxiko marmelada, 160 g
  • Intxaurrak, 80 g
  • Gainetik botatzeko
  • Azukre beltza, koilarakada bat
  • Kanela hautsa, koilarakada txiki bat
  • Margotzeko
  • Arrautza gorringo pare bat
  • Ur pixka bat
Prestaketa

Orea

Orea egiteko behar ditugun osagai guztiak katilu batean nahasi eta eskuekin landu, ore uniforme bat lortu arte. Orea bitan banatu, sukaldeko plastikoarekin bildu eta hozkailuan gorde, gutxienez 4 orduz.

Ganache-a

Bitartean, txokolate ganache-a egiten hasiko gara. Horretarako esne-gaina eta gurina lapiko batean berotzen jarriko ditugu. Esne-gaina irakiten hasten denean, txokolatea txikitu eta, sutatik kanpo, esne-gainari gehituko diogu. Dena ondo nahasi arte landuko dugu.

Montaketa

Montaketa egiteko, mahai gaina irineztatu eta hozkailuan gordetako boletako bat arrabolaren laguntzarekin luzatuko dugu, 30 cm-ko diametroa izango duen disko bat lortu arte.

Jarraian, txokolate ganache-a gainean ireki eta txokolate txikitu eta glas azukre nahasketaren ¾ banatuko ditugu gainetik.

Laban zorrotz bat hartu eta diskoa 12 hirukitan zatituko dugu. Hiruki bakoitza alde zabaletik biltzen hasi eta croissant itxura eman.

Gorringoa eta ur pixka bat katilu batean irabiatu eta horrekin margotu croissantak, gero gordetako txokolate eta azukrea gainetik bota eta laberatu 170 gradutara 20 bat minutuz.

Marmeladadun croissant-ak egiteko prozedura berbera jarraitu.