Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Taloa txistorrarekin, gaztarekin eta arrautza frijituekin
Taloa txistorrarekin, gaztarekin eta arrautza frijituekin
Osagaiak
  • Taloa egiteko:
  • --Arto irina, 350 g (+ beste 50 g, gero luzatzeko)
  • --Ur epela, 250 ml
  • --Gatz pixka bat
  • Gainerakoak:
  • --Txistorra, 200 g
  • --Behi-gazta, 100 g
  • --4 arrautza
  • --Olioa
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatuak: Leire Portu kirolaria eta Joseba Lasarte Nafarroa Oinez-eko koordinatzailea.

NOLA EGIN?

- Arto irinari gatza gehitu. Pixkanaka ura gehitu eta ondo nahastu orea eginez.

- Orea 30 minutuz bere horretan utzi.

- Txistorra zatitu.

- Zartaginean olio tanta bat bota eta txistorra zatiak bertan frijitu.

- Zapi umel baten gainean ore bolak egin eta ondo zabaldu.

- Ondoren, zartaginean pare bat buelta eman.

- Labea piztu 160 gradutan.

- Labeko erretilu batean taloak jarri, txistorra zatiak gainean jarri eta gazta zatiak gehitu.

- Eta laberatu.

- Amaitzeko, arrautza pare bat frijitu eta taloak labetik atera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena