Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Domenech garun tartaletak
Domenech garun tartaletak
Osagaiak
  • --Hostore tartaletak
  • --Arkume garunak
  • --Irina
  • --Arrautzak
  • --Limoi zukua
  • Orburu krema egiteko:
  • --Orburuak
  • --Tipula bat
  • --Porru bat
  • --Letxuga hosto batzuk
  • --Salda
  • --Gorringo pare bat
  • --Esnegaina
  • --Intxaur muskatua
  • --Gatza
  • Lagungarri moduan:
  • --Ziape frantsesa
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

NOLA EGIN?

- Ura ereinotzarekin eta piperbeltz ale batzuekin berotu.

- Arkume garunak lapikora ur berotan sartu.

- Prest daudenean, garunak atera eta hozten utzi.

- Tipula eta porruak txikitu.

Orburu krema egiteko:

- Lapiko batean txerri gantza urtu eta tipula eta porrua bertan erregosi.

- Letxuga zatitu eta lapikora gehitu.

- Orburuei kanpoko azalak kendu eta garbitu.

- Orburuak zatitu eta lapikoan erregosi.

- Salda gehitu estali arte eta 10 minutuz egosten utzi.

- Ondoren dena ondo birrindu.

- Arrautza gorringoei krema apur bat gehitu eta irabiatu.

- Intxaur muskatua gehitu.

- Garunak arrautzeztatu eta frijitu.

- Garunei limoi zuku pixka bat erantsi.

- Hostore tartaletak betetzeko; lehenengoz kremarekin bete eta ondoren garun zatiak gainean jarri.

- Amaitzeko perrexilarekin apaindu.