Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Idiazabal gazta eta espinaka kroketak
Idiazabal gazta eta espinaka kroketak
Osagaiak
  • --Urien Idiazabal gazta, 100 g
  • --Espinakak, 150 g
  • --Ardi esnea, litro bat
  • --Gurina, 110 g
  • --Irina, 120 g
  • --Irina eta arrautzak, arrautzeztatzeko
  • --Gatza eta piperbeltza
  • --Ogi birrindua
Prestaketa

Gonbidatua: Aitor Urien gaztagilea.

NOLA EGIN?

- Espinakak gatz apur batekin bost minutuz egosi.

- Bestetik, ardi esnea berotu.

- Gazta txikitu.

- Espinaka egosiak ur hotzetik pasa eta ura kendu.

- Beste lapiko batean gurina urtzen jarri.

- Irina gehitu eta ondo nahastu.

- Esne beroa gehitzen eta nahasten joan.

- Espinakak txikitu eta bexamelari gehitu.

- Piperbeltza gehitu eta nahastu.

- Gazta zatiak gehitu eta urtu.

- Erretilua olioarekin busti eta bexamela bertan ipini.

- Film gardenarekin bexamela tapatu eta pare bat orduz hozkailuan sartu.

- Bexamelarekin bolatxoak egin eta irinetik pasa.

- Arrautzak irabiatu eta bolatxoak bertatik pasa.

- Azkenekoz ogi birrinduetatik pasa bolatxoak eta olio berotan frijitu.