X

Irratia zuzenean

Errezeta: Txerri-masailak saltsan, udazkeneko barazki papillotearekin

Bigarrenak

Txerri-masailak saltsan, udazkeneko barazki papillotearekin
21:25
Osagaiak
  • 8 txerri-masail
  • Tipula pare bat
  • Azenario pare bat
  • Porru bat
  • 3 berakatz atal
  • Ardo beltza - 250 ml
  • Salda - 250 ml
  • Ezkaia eta erromeroa
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • -Papillotea prestatzeko:
  • Brokolia
  • Azalorea
  • Leka
  • Oliba-olia
  • Gatza
Prestaketa

GONBIDATUA:

Igor Lopez

NOLA EGIN:

Hasteko, tipulak, azenaroak eta porrua xerratan ahalik eta finen txikituko ditugu.

Bitartean, gatza eta piperbeltza botako dizkiogu txerri masailei, eta ondoren irina ere botako diegu. Txerri masailak hartu eta lapiko batera botako ditugu gorritzeko. Gorrituta daudenean, aterako ditugu. Orain txikitutako barazkien txanda da; hartu eta lapiko batean erregosiko ditugu. Ezkaia eta erromeroa ere botako ditugu zaporea emateko.

Barazkiak ondo erregosita daudela uste dugunean, txerri masailak botako ditugu lapikora, barazkiekin batera. Ardoa eta marmelada ere gehituko ditugu. Salda gehitu eta estaliko dugu, tapa jarriz. Lurruntzen hastean aterako ditugu.

Papillotea egiteko, azalorea eta brokolia hartuko ditugu. Aluminio paperaren gainean jarri eta gatza gehituko diegu. Behin hori eginda, aluminio papera hartu eta  itxiko dugu, bazkariak barruan utziz.  Labean sartuko dugu poltsa bakoitza.

Amaitzeko, barruko poltsatik barazkiak eta txerri masailekin akonpainatuta jarriko ditugu.

 

  • Whatsapp
  • Bidali
Publizitatea
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena