cerrar buscador

Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Txerri azpizuna coleslaw epelarekin
Osagaiak
  • Txerri azpizuna, 500 g
  • Dijon ziapea, koilarakada bat
  • Arrautza baten zuringoa
  • Koloretako piperbeltz aleak, 5 koilarakada
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Ardo zuria
  • 2 patata handi
  • Piperbeltza
  • Coleslaw epela egiteko:
  • Aza zatitua, poltsa bat
  • Azenario bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Gurina, 100 g
  • Berroak, 50 g
  • Mahaspasak, eskukada txiki bat
Prestaketa

Lehendabizi, gurina kanpoko tenperaturan biguntzen jarri. Bitatean, berroak zatitxotan ebaki eta gurinarekin nahastu. Plastikozko filmean bildu, biribilki forma eman eta hozkailuan gorde.

Segidan, patatak egosten jarri. Egosten direnean, epeltzen utzi eta ondoren zuritu.

Aza zatituari gatza gehitu eta iragazki batean egoten utzi.

Azpizunari piperbeltz zarakarra egiteko koloretako piperbeltzak zartaginean txigortu eta epeltzen utzi.

Robotaren laguntzarekin piperbeltzak eho eta erretilu batean sakabanatu.

Azpizuna gatzean ondu eta, segidan, Dijon ziapearekin igurtzi. Pintzel baten laguntzarekin, arrautzaren zuringoarekin margotu eta piperbeltzen hautsaren gainean gorantz eta beherantz bueltak eman, zarakarra egin arte.

Jarraian, zartagin batean oliba olio zorrotadatxo bat ipini eta bertan azpizuna alde guztietatik markatu.

Azpizuna labeko erretiluan ipini, ardo zuria gehitu, oliba olio zorrotadatxo bat bota gainetik eta 14-15 minutuz laberatuko dugu (200 ºC-tan).     

Azenarioak zuritu eta makilatxo finetan ebaki.

Wok moduko zartaginean azenarioak erregosten jarri, mahaspasak gehitu eta, minutu baten ostean, aza gehitu. Ondoren, gatzean ondu. Guztia 2-3 minutuz erregosi.

Azpizuna labetik atera eta medailoietan ebaki.

Platerean jartzerakoan, erdian 2-3 azpizun medailoi jarri bere saltsarekin. Albo batean, patata egosia piperbeltzarekin eta oliba olio zorrotadatxo batekin. Beste alboan, coleslawa, gainean berro gurin xafla bat jarrita (hau azaren berotasunarekin beratzen joango da).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena