Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Lupia eta barazki biribilkiak
Lupia eta barazki biribilkiak
Osagaiak
  • Babarrun zuriak, 50 g
  • Perrexila
  • Gatza
  • Oliba- olioa
  • Lupia biribilkiak egiteko:
  • 2 lupia solomo
  • Kuiatxo txiki bat
  • Koloretako piperrak (berdea, gorria eta horia), bakoitzetik laurdena
  • Alberjinia erdi
  • Porrua- hosto berde bat (biribilkiak lotzeko)
  • Errukula, pestoa egiteko
  • Errukula, 50 g
  • 5 albaka hosto
  • Anakardoak, 10 g
  • Intxaurrak, 15 g
  • Baratxuri txiki baten erdia
  • Oliba olioa, 40-50 ml
  • Gatza
  • Kabiar faltsua egiteko:
  • ‘Maravilla’ erako fideoak, eskukada bat
  • Txibia tinta beltza
  • Ura
Prestaketa

Babarrunak beratzen jarri, gutxienez 10 orduz. Ondoren, ura aldatu eta eltze sakon batean jarri. Perrexila, gatza eta oliba olioa gehitu. Babarrunak ordu eta erdiz egosi, emeki-emeki. Pare bat aldiz ur hotzarekin freskatu (egosketaren barruan pare bat aldiz edalontzitxo bat ur hotz gehitu).

Barazkiak makilatxotan zatitu eta labeko erreteiluan jarri, paper sulfurizaturen gainean. Oliba oliba zorrodatxo batekin igurtzi eta usain belarren gatzarekin gozatu. Labean sartu 200 ºC-tan, 10-12 minutuz. Egiten direnean, labetik atera.

Errukula-pestoa egiteko, osagai guztiak irabiagailuko ontzian jarri eta dena birrindu.

Lupia solomoei hezurrak kendu eta solomo bakoitza luzetara erditik ebaki. Errukula-pestoa igurtzi eta solomoaren lepo aldetik hasita bakoitzari barazki makilatxo sorta bat jarri.

Arraina bere barazkiekin biribildu eta porruaren hostoarekin egindako hariarekin lotu. Ondoren labean erre, 180 ºC-tan 10-12 minutuz.

Segidan, babarrun zuriekin krema bat egin; birrindu eta iragazi, zuntza kentzeko.

Kabiar faltsua egiteko, berriz, txibien tinta urarekin nahasi eta fideoak bertan egosi. Iragazi, gurina gehitu eta nahasi.

Platerean zerbitzatzean, babarrun krema ohe moduan jarri, gainean bi lupia biribilki eta apaingarri gisa kabiar faltsuarekin apaindu.