Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Usoa turkiar erara
Usoa turkiar erara
Osagaiak
  • Usakumeak, 2
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Kardamomo aleak, 4
  • Barrubeterako:
  • Bulgurra, edalontzi txiki bat
  • Tipula
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Foie saltsa egiteko:
  • Tipulatxak, 2
  • Porto ardoa, ½ edalontzi
  • Foie, 60 g
  • Oilo salda, 100 ml
  • Esne gaina, 60 ml
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Hornigai gisa:
  • Gari-zainzuriak, 2 sorta
  • Oliba olioa
  • Gatz ezkatak
Prestaketa

Bulgurra prestatzeko, garbitu, iragazi eta eltze batean egosi 15 minutuz. Egiten denean, iragazi eta hozten utzi.

Tipula txikitu eta gorritu. Egiten denean, bulgurrari nahasi. Gatzez eta piperbeltzez ondu, eta usoak nahaskiarekin bete.

Usoaren irekiunea josi eta paparrak jostorratzaren puntarekin ziztatu.

Eltze batean ura, gatza eta kardamomo haziak jarri eta usoak bertan egosi ordubetez. Haragiak biguntzeko denbora gehiago beharko balu, behar duena eman.

Foie saltsa egiteko, tipulatxak zuritu eta julianan moztu eta erregosi.

Erregosten direnena, porto ardoa gehitu eta alkohola lurrundu arte su bizian irakin. Segidan, oilo salda eta esne-gaina gehitu eta su ertainean 10-12 minutuz egosten utzi. Murrizten denean, foiea gehitu, 5 minutuz egosten utzi eta irabiagailuarekin birrindu. Finago gelditzeko, nahi bada iragazi.

Gari-zainzurien puntak moztu, 3-4 cm-koak, eta lurrunetan egosi 15-20 minutuz.

Usakumeak uretatik atera, xukatu eta zartagin batean oliba oliba zorrotadatxo bat ongi berotu ondoren, bertan alde guztietatik ongi gorritu. Egiten direnean soka moztu.

Zartagineko olio berean gari zainzuriak gorritu, arin-arin.

Platerean zerbitzatzean, foie saltsa ohe gisa jarri eta erdian usakumea gorantz begira. Aldamenean gari-zainzuriak dorre gisa ipini.