Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Erreboilo Harranditsua
Osagaiak
  • Erreboilo bat, xerratuta eta hezurrak kenduta.
  • Tipula
  • Porrua
  • Ardo zuria, ½ edalontzi
  • Ura
  • Perrexila
  • Azafraia
  • Erramu hostoa
  • Irina
  • Patatak, 2 ale
  • Irina
  • Arrautzak
  • Txirlak, ½ kg
  • Tipulatxa, 2 ale
  • Udare tomateak, 2 ale
  • Perrexila
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Apainketarako
  • Perrexil olioa
Prestaketa

Tipula eta porrua zuritu, garbitu eta zaitu.

Txirlak garbitzeko, ontzi batean jarri ur hotzetan gatz larrriarekin.

Fumeta egiteko, eltze batean tipula eta porrua erregosi. Erregosten denean, ardo zuria gehitu, eta alkohola lurruntzen utzi.

Alkohola lurruntzen denean, erramu hostoa, azafraia, perrexila, erreboilo hezurrak eta ura gehitu eta 20 minutuz egosten utzi.

Patatak zuritu eta 2 cm-ko lodierako medailoitan moztu.

Irinetik eta arrautzatik pasatu eta oliba oliotan frijitu.

Frijitu ahala, sukaldeko paperera atera soberako olioa xukatzeko.

Labea 200 graduan berotzen jarri.

Labeko erretilu batean patatak zabal-zabalean jarri, eta eltzean dugun salda bertara iragazi. Gatzez eta piperbeltzez ondu eta 20 minutuz laberatu.

Tipulatxak zuritu eta xehe-xehe moztu.

Udare tomateak ere zatitxo txikitan moztu.

Zartagin batean tipulatxa erregosten jarri, eta gorritzen denean, tomate zatiak erantsi. Su bizian murrizten utzi.

Eltze batean txirlak ireki. Irekitzen direnean, ura iragazi eta tomate saltsari gehitu. 5 minutuz su bizian murrizten utzi.

Bestalde, txirla oskoletik atera eta gorde.

Erreboilo solomoak plantxan markatu eta patata harranditsuei 5 minutu falta zaienean, labetik atera, erreboilo solomoak gainean jarri eta 4 minutuz laberatu.

Bitarte horretan txirlak tomate saltsari erantsi.

Zerbitzatzeko, ohe gisa plateraren erdian patata harranditsu batzuk jarri. Horren gaienean, altuera emanez, erreboilo solomoa jarri. Bukatzeko, vongolle saltsarekin busti. Apaintzeko, plateraren ingurua perrexil olioarekin margotu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena