Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Ossobucoa bere saltsarekin
Osagaiak
  • 2 pertsonentzako
  • Ossobucoa, 2 xerra
  • Baratxuriak, 2
  • Tipulak, 3
  • Azenarioa, 1
  • Pattarra, edalontzi ½
  • Xerez ardoa, 2 edalontzi
  • Oilo salda, litro t’erdi
  • Oliba olioa
  • Proventzako belarren gatza
  • Gatza
  • Azalore aparra egiteko
  • Azalorea, 400 g
  • Barazki salda, 100 ml
  • Gurina, koilaratxo 1
  • Esne-gaina, 150 ml
  • Barazki kurruskariak egiteko
  • Ilarrak (izoztuak), 100 g
  • Baby azenarioak, 12
  • Apaintzeko
  • Porru ernamuinak
Prestaketa

Baratxuriak zuritu eta motrail batean Proventzako belarren gatzarekin batera zapalduko ditugu, ore bat egin arte.

Tipulak eta azenarioak zuritu eta zatitan moztuko ditugu, medaloli formatan.

Ossobuco xerrak baratxuriaren orearekin igurtzi eta eltze batean markatuko ditugu.

Ossobuco xerrak plater batera atera eta eltze horretan bertan oliba olio txorrotada on bat gehitu ondoren, tipula medaloilak bertan zabal-zabal jarri, gatz apur bat gehitu eta bi aldetatik gorrituko ditugu.

Segidan, azenarioa erantsi eta 5 minutuz sueztitzen utziko dugu.

Pattarra gehitu eta 2 minutuz su bizian murrizten utziko dugu.

Segidan, ardoa gehitu, buelta batzuk eman eta oilo salda erantsiko diogu.

Su ertainean eta 2 orduz egosten utziko dugu.

Barazki kurruskariak egiteko, hasteko, labea 190 °Can berotzen jarriko dugu. Jarraian, ontzi batean oliba olioarekin eta gatzarekin ongi nahasiko ditugu.  Beste ontzi batean baby azenarioekin berdina egingo dugu. Jarraian, labeko erreteiluan labeko papera jarri eta ilarrak erreteiluaren alde batean zabal-zabal jarriko ditugu eta beste aldean, azenarioak. Segidan, 50 minutuz labean egingo ditugu.

Azalore aparra egiteko, azalorea garbitu, zatitu eta 15 minutuz egosiko dugu.

Azalorea iragazi eta hozten utzi ondoren, saldarekin eta gurinarekin irabiatuko dugu pure homogeneo bat lortu arte.

Gatzez ondu, esne-gaina gehitu eta sifoian sartuko dugu.

Ossobucoa egiten denean, eltzetik atera eta saltsa egiteko eltzekoa ongi birrinduko dugu. Jarraian, iragazkitik pasatu eta likidoa eltzera isuri eta su bizian murriztuko dugu. Saltsari lodiera (fina) emateko, gai loditzaile azkarra (espesante instantáneo) edo maizena gehituko diogu.

Saltsa egina dagoenean, ossobuco xerrak bertan jarriko ditugu berriz.

 

Platereratzea: Plateraren erdian saltsa isuriko dugu ohe gisa eta honen gainean, ossobuco xerra bat. Segidan, ossobucoaren alde batean, azalore aparra jarriko dugu eta ossobucoaren erdian azalorearen aparra hartuz, porru ernamuinak. Plateraren inguruan, ossobucoa inguratuz, ilar kurruskari batzuk (koilara bateko 3 pilatxo) eta baby azenarioak. 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena