Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Txahal masailak saltsan, hasselback patata, eta onddoak eta babak
Osagaiak
  • Txahal masailak, 2 ale
  • Tipula bat
  • Azenario bat
  • Porru bat
  • Tipulatx bat
  • Berakatz-atalak, 6 ale
  • Ardo beltza, 500 g
  • Tomate saltsa, 300 g
  • Kanela adar bat
  • Haragi salda
  • Oliba olioa
  • Gatza eta piperbeltza
  • Hasselback patatak egiteko:
  • Patatak, 4 ale
  • Berakatz-atalak, 4 ale
  • Gurina
  • Oregano lehorra, koilarakadatxo txiki erdi bat
  • Gatza eta piperbeltza
  • Oliba olio birjina
  • Onddoak eta babak egiteko:
  • Onddoak, 200 g
  • Babak, 100 g
  • Tipulatx bat
  • Gurina, 50 g
  • Ardo zuria, 30 g
  • Esne-gaina, 30 g
  • Gatza eta piperbeltza
Prestaketa

Txahal masailak gatzez eta piperbeltzez ondu, eta su bizian lapiko azkarrean gorrituko ditugu. Tipula, porrua, azenarioak eta berakatzak xerratan moztu, eta txahal masailak lapikotik gorrituta ateratakoan, bertan jarriko ditugu 5 bat minutuz erregosten. Gehitu berriro txahal masailak lapikora, tomate saltsa gehitu eta pare bat minutuz erregosten utzi ondoren, ardoa gehituko diogu, eta erdira murrizten utziko dugu. Behin murriztuta, saldarekin estali, tapa jarri eta tutua igotzen den momentutik, 50 minutuz egosiko ditugu.

Bitartean, labea 170 °can berotzen jarriko dugu eta patatak urarekin ondo-ondo garbituko ditugu. Jarraian, bukaeraraino heldu gabe, patatak xerra finetan moztuko ditugu eta akordeoi itxura emango diegu. Labeko erretilu batean jarri eta zirrikituetan, tartekatuz, berakatz xerra finak jarriko dizkiogu. Ondoren, olio txorrotada bat gainetik bota, baita oregano lehorra ere eta gatzarekin eta piperbeltzarekin ondu. Ondoren, gurin atal bat gainean jarri eta labean erreko ditugu 40 bat minutuz.

Onddoak eta babak egiteko, gurina zartagin batean urtu eta bertan jarriko ditugu erregosten tipulatxa eta berakatza txiki-txiki moztuta. Behin erregosita, onddoak xerratan moztuta gehitu eta buelta batzuk eman ondoren, tapa jarri eta 15 minutuz erregosiko ditugu su baxuan. Denbora pasa ondoren, tapa kendu eta sortutako likidoa lurruntzen utzi ondoren, ardoa gehitu eta hau ere lurruntzen utziko dugu minutu batzuetan. Bukatzeko, babak gehitu eta 5 bat minutuz dena irakiten eduki ondoren, gatza bota eta gorde gerorako.

Txahal masailak eginda daudenean, atera eta epeltzen utziko ditugu gero moztu ahal izateko. Bitartean, saltsa birrindu, iragazi eta fina gelditu bazaigu, murrizten utziko dugu su bizian. Moztu txahal masailak nahi bezala, saltsan sartu eta 10 bat minutuz dena irakiten eduki ondoren, zerbitzatu patata batekin, onddoz eta babez lagunduta.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena