Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Barazki eta gazta frittata
Osagaiak
  • Arrautzak, 8
  • Tipula moreak, 3
  • Patatak, 3
  • Romaneskoa edo azalorea, 300 g
  • Ziazerbak, 100 g
  • Esnea, 100 ml
  • Gazta freskoa, 100 g
  • Ardi gazta urdina, 80-100 g
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Orburu crumblea egiteko:
  • Orburuak, 4
  • Ekilore olioa orburuak frijitzeko
  • Gurina, 80 g
  • Irina, 80 g
  • Arbendolak, 100 g
  • Gatza
  • Apaingarri gisa:
  • Perrexil olioa
  • Perretxiko txikiak
Prestaketa

Labea 175 gradutan berotzen jarri, goitik eta behetik.

Orburu crumble-a prestatzen hasiko gara. Horretarako, orburuak zuritu, bihotza atera eta hauek xaflatan moztu. Jarraian, ekilore oliotan frijitu (gehiegi ez frijitu, ez dute kurruskari-kurruskari gelditu beharrik). Egiten direnean, irabiagailuaren ontzian sartu eta irabiagailuarekin birrindu. Ondoren, arbendolak robotean birrindu.

Osagai guztiak ontzi sakon batean jarriko ditugu: orburu krema, arbendola birrindua, gurina, irina eta gatza. Segidan, dena bildu ore bat egiten den arte, eta labeko paperaren gainean jarri. Gainean beste labeko paper bat jarri, zapaldu eta ongi zabaldu, eta labean 10-13 minutuz egosiko dugu. Egiten denean, atera eta hozten utzi.

Bestetik, frittata egiteko, tipulak zuritu, julianan moztu eta zartagin batean oliba olioarekin gorritu. Egiten direnean baztertu eta gorde.

Romaneskoari loretxoak atera eta garbitu. Patatak zuritu eta gazta birrintzeko gailuarekin birrindu. Ontzi sakon batean arrautzak kraskatu eta ongi irabiatu.

Jarraian, gaztak bertara mamurtu eta gainontzeko osagaiak erantsi, ziazerbak, gatza eta piperbeltza barne.

Nahaskia labeko erretilu borobil batera isuri eta 20-25 minutuz egosi.

Azkenik, perretxikoak salteatu.

Platera aurkezteko, erdian frittata zati bat jarriko dugu. Albo batean, crumble-a harea gisa birrinduta jarriko dugu. Hau barazki-lurra izango da eta honen gainean, perretxikoak apain-apain jarriko ditugu. Gero, frittataren beste aldea perrexil olioarekin margotuko dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena