Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Artatxiki pastela
Artatxiki pastela
Osagaiak
  • Artatxikia, edalontzi bat
  • Gatza
  • Ura, artatxikiaren neurriaren bikoitza (bi edalontzi)
  • Oliba olioa
  • Oliba beltzak, 12
  • Zerbak, 1
  • Kuiatxoa, 1
  • Tipulatxa, 3
Prestaketa

Hasteko, barazkiak garbitu, xehetu eta zartaginean 5 minutuz erregosiko ditugu, oliba olio txorrotadatxo batekin.

Bien bitartean, artatxikia garbituko dugu. Horretarako, iragazki batean, artatxikia jarri eta ur txorrotadaren azpian garbituko dugu, eskuekin buelta batzuk emanez.

Barazkiak erregosten direnean, artatxikia gehituko dugu zartaginera eta buelta batzuk eman ostean, ura eta gatza gehituko ditugu. Sua moteldu eta 20 minutuz egosten utziko dugu.

Egosten denean, paper sulfurizatuarekin forratua izango dugun labeko ontzi batean jarri (paper sulfurizatua olioarekin margotu behin ontzia forratu dugunean) eta sardeska baten laguntzarekin zapalduz, dena zabaldu eta orekatuko dugu. Jarraian, labean 15-20 minutuz egosiko dugu, 180 gradutan. Nahi izanez gero, azkeneko minutuetan gratinatu.