Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Txitxirio trilogia
Osagaiak
  • Falafelerako:
  • Txitxirioak 250g
  • Baba lehorrak 250g
  • Berakatz-atalak 3 ale
  • Tipula ertainak 5 ale
  • Perrexil xehetua 100g
  • Martorri xehetua 100g
  • Gatza 2 koilarakada txiki (8g)
  • Irina 2 koilarakada (30g )
  • Piperrauts pikantea, koilarakadatxo erdi
  • Bikarbonato hautsa kilarakadatxo erdi
  • Legami hautsa 3 koilarakada (25g)
  • Kumino hautsa koilarakadatxo erdi
  • Kanela hautsa koilarakadatxo erdi
  • Ura 2 koilarakada (30g)
  • Olioa
  • Hummuserako:
  • Txitxirio egosiak 250g
  • Berakatz-atal bat
  • Limoi zukua 50g
  • Tahina 50g
  • Ura 40g
  • Gatza
  • Kumino hautsa
  • Piperrautsa
  • Oliba olio birjina
  • Perrexila
  • Txitxirio txigortu espeziatuentzat:
  • Txitxirio egosiak 200g
  • Oliba olio birjina 40g
  • Piperrauts pikantea koilarakada txiki bat
  • Koilarakada txiki bat:
  • Piperrauts gozoa
  • Berakatz hautsa
  • Kumino hautsa
  • Limoi zukua 30g
  • Gatza, piperbeltza
Prestaketa

Bezperan edo 12 ordu lehenago, babak eta txitxirioak beratzen jarri uretan. Tipula eta berakatza robotean txikitu eta nahasi martorri eta perrexil txikituarekin. Behin lekaleak beratuta ditugula, iragazi, eta horiek ere robotean birrindu. Jarraian, errezetako beste osagai guztiekin (frijitzeko olioarekin izan ezik) nahasi, eta nahaskia ordubetez pausatzen utziko dugu toki fresko batetan.

Atzamarrak erabiliz, ore ataltxoak hartu eta kroketa biribil edo luzangak egingo ditugu, ez oso lodiak. Jarraian zartagin bat sutan jarriko dugu olio litro batekin, eta bero dagoenean, bertan frijituko ditugu gure kroketak gorritu arte. Eginda daudenean, sukaldeko paperarekin izango dugun plater batera atera.

Hummusa egiteko, txitxirio egosiak, berakatza, limoi zukua, tahina, ura eta gatza irabiagailuan nahasi, eta jarraian birrindu egingo ditugu pure fin bat lortu arte. Plater batera atera eta gainetik piperrauts pixka bat, kumino pixka bat, perrexil xehatu pixka bat eta txorrotada bat oliba olio botako dizkiogu.

Txitxirio txigortuak egiteko, txitxirio egosiak katilu batetan jarri eta jarraian gainerako osagai guztiak gehitu dizkiogu. Dena ondo nahasi eta labeko erretilu batetan jarriko ditugu zabal-zabal. Jarraian labera 200 °Can 30 bat minutuz sartzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • logo eitb nahieran
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena