Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Oilasko wrapak te saltsarekin
Oilasko wrapak te saltsarekin
Osagaiak
  • WRAP TORTILLA EGITEKO
  • Irina, 200 g
  • Ur beroa, 90 ml
  • Oliba olioa, 2 koilarakada
  • Gatza
  • Irina mahaia hautseztatzeko
  • Lainoztagailu bat urarekin (pulverizador)
  • OILASKOA TE SALTSAN
  • Oilasko paparrak, 2
  • Baratxuri 1
  • Oilo salda, 2 edalontzi
  • Tea, edalontzi 1
  • Ziropa, 3 koilarakada
  • Arto almidoia
  • Gurina
  • BARRUBETERAKO
  • Errukula
  • Jogurtak, 2
  • Sesamo beltza
  • Pomeloa
  • Panela azukrea
  • Pistatxoak
  • Maionesa
  • LAGUNGARRI GISA
  • Poltsako barazki txipsak
Prestaketa

Jogurtak zapi batean sartu eta katilu baten gainean edukiko dugun iragazkiaren gainean jarri, ura xukatzeko. Hozkailuan gorde 1-2 orduz. Gazta krematsuaren testura hartzen duenean, koilaratxo baten laguntzarekin bolatxoak egin eta hauek sesamotatik pasatu. Gorde.

Ontzi sakon batera irina bahetu. Gatza ur berotan disolbatu eta irinari gehitu, olioarekin batera. Orea bildu elastiko gelditzen den arte, eta opil forma eman ondoren, trapu batekin estali. 20 minutuz pausatzen utzi.Orea zatitan banatu, hauekin bolatxoak egin, trapu batekin tapatu eta 10 minutuz pausatzen utzi. Mahaia irinarekin hautseztatu eta opiltxoak bertan zabaldu arrabolaren laguntzarekin. Wrapak zartaginean egin taloen moduan, eta egin ahala, lainoztagailuarekin ureztatu, arin-arin. Trapu batekin tapatu eta gorde.

Tea egin. Oilasko paparrak dadotxotan moztu, gatzez ondu eta arto almidoitik pasatu. Zartagin batean gurina urtu eta baratxuriak xehatu ondoren, bertan gorritu. Oilasko papar zatiak gurinetara gehitu eta 3-4 minutuz gorritu. Oilo salda eta tea gehitu, eta saltsa murriztu arte, su bizitan kozinatu. Ziropa gehitu, 2 minutu gehiagoz utzi eta sua itzali.

Pomeloak zuritu eta atalak atera. Pomelo atalak panela azukretan birrineztatu. Zartagin bat berotzen jarri, gurinarekin igurtzi eta pomelo atalak bertan karamelatu.

Wrap bat hartu eta oinarri gisa errukula ohe bat jarri. Maionesa eta pistatxoak gehitu. Oilaskoa bere saltsarekin jarri gainean. Pomelo karamelatu batzuk eta gazta bolatxoak gehitu. Wrapa udaberri bilkari baten antzera itxi. Wrap guztiekin prozedura bera jarraitu. Zartagin bat berotzen jarri eta wrapak bertan txigortu, bi aldetatik, minututxo batez.

Ohol batean zerbitzatu, barazki txips batzuekin.