Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tretxuak ezti ozpin-oliotan
Tretxuak ezti ozpin-oliotan
Osagaiak
  • Jasmin arroza, katilukada 1
  • Ura, edalontzi eta laurden
  • Fideo mehea, "aingeru-adats fideoa", katilukada erdia
  • Ekilore olioa fideoak frijitzeko (6-7 koilarakada)
  • Mahaspasak, eskukada 1
  • Azenario 1
  • Pipermorro horia
  • Ilarrak, eskukada 1
  • Baratxuri 1
  • Tretxuak, dozena 1
  • Arto almidoia, koilarakadatxo 1 (*)
  • Tretxuak marinatzeko:
  • Lima 1
  • Soja saltsa, 100 ml
  • Jengibre zati txiki 1
  • Baratxuri 1
  • Martorria
  • Tipulina
  • Pipermin hautsa, koilarakada laurden
  • Eztia, koilarakada eder 1 edo 2
  • Ura, 100 ml
Prestaketa

Arroza

Arroza ur txorrotada azpian ongi garbituko dugu. Ondoren, eltze batean jarri, ura eta gatza gehitu eta irakiten jarri behar da. Lehen irakinaldian, sua jaitsi, eltzea taparekin estali, eta 12 minutuz, arroza egosi.

Marinatua prestatzeko

Zapalgailu batekin baratxuria zanpatu eta birrindutako baratxuri-mamia katilu sakon batera aterako dugu. Jengibrea gazta-birringailuan birrindu eta katilura botako dugu. Martorri hostoak xehe-xehe moztu eta katilura gehituko ditugu. Lima azala birrindu eta, segidan, limari zukua atera. Biak gehituko ditugu katilura beste osagaiekin batera.

Azkenik, falta diren osagai guztiak (likidoak, eztia eta pipermin hautsa) katilukoari gehitu eta ongi nahasi.

Marinatu

Tretxuak uretatik atera eta "zip" moduko poltsa batean sartuko ditugu. Lehen prestatutako marinatua gehitu eta hozkailuan gordeko ditugu 15-20 minutuz.

Fideoak frijitu

Zartagin batean ekilore olioa ongi berotu eta fideoak bertan frijitu, kolorea aldatzen zaien arte. Kontuz ibili behar da, erre ez daitezen. Egiten direnean, iragazki baten laguntzarekin olioa kendu eta gorde.

Barazkiak

Baratxuria eta azenarioa zuritu eta pipermorro horiarekin batera guztiak brunoise erara moztuko ditugu, xehe-xehe. Wok moduko zartagin batean oliba olioa berotzen jarri eta barazkiak bertan erregosiko ditugu. Ondoren, mahaspasak gehitu, eta geroxeago arroza eta fideoak gehitu eta guztia ongi nahasi.

Tretxuak plantxan

Zartagin edo plantxa bat ongi berotu, tretxuak marinatutik atera, eta bertan, 3 minutuz, kozinatu gutxi gorabehera. Nahi bada marinatuarekin gainetik busti. Egindakoan, zartaginera marinatu-saltsa gehitu, arto almidoia uretan disolbatu eta marinatuari gehitu. Loditzen den arte kozinatu, eta jarraian, iragazi. Katilu batera atera eta gorde.

 

Aurkezpena

Katilu batean arrozaren nahaskia jarri. Honen gainean tretxu batzuk zerbitzatu eta sesamo beltzarekin apaindu.