Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zizahori eta boilur risottoa
Zizahori eta boilur risottoa
Osagaiak
  • Salda egiteko:
  • Onddoak, 100 g
  • Tipula txiki bat
  • Porru bat
  • Azenario bat
  • Baratxuri-atal pare bat
  • Ereinotz hosto bat
  • Ardo zuria, 60 g
  • Litro bat ur
  • Risottoa egiteko:
  • Arroza, 250 g
  • Zizahoriak, 100 g
  • Oliba olio birjina, 30 g
  • Gurina, 50 g
  • Tipulatxa, 2 ale
  • Ardo zuria, 75 g
  • Boilurra
  • Parmesano gazta, 4 koilarakada
  • Gatza eta piperbeltza
  • Gainerakoak
  • Gari-zainzuri batzuk
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
Prestaketa

Salda egiteko, osagai guztiak lapiko azkarrean jarri eta su bizian jarriko dugu berotzen tutua igo arte. Behin igo zaigunean, 20 minutuz irakiten utziko dugu su motelean. Ondoren, tapa ireki eta iragazi egingo dugu. Bero mantendu.

Zartagin batean edo soutte batean oliba olioa eta gurinaren erdia berotzen jarriko ditugu su ertainean, eta bertan jarriko dugu erregosten tipulatxa txiki-txiki moztuta. Behin tipulatxa egin zaigunean, arroza gehitu, pare bat buelta eman, eta jarraian, ardo zuria gehituko diogu. Behin ardo zuria lurrundu zaigunean, salda gehituko diogu pixkanaka-pixkanaka, burruntzali bat bakoitzean, eta arrozak salda zurrupatu ahala, gehiago gehitzen joango gara, tarteka arroza mugitzen dugun bitartean.

Arroza egin bitartean, beste zartagin batean zizahoriak salteatuko ditugu beste gurin erdiarekin, eta arroza 10 minutuz egin denean, zizak botako ditugu bertara. Behin arroza eginda dagoenean, gazta gehitu eta gainetik boilurra xerra finetan moztuta eta gari-zainzuri salteatuekin lagunduta zerbitzatu.