Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Hegaluze eta tomate erre entsalada ibarrako piparrekin
Hegaluze eta tomate erre entsalada ibarrako piparrekin
Osagaiak
  • Hegaluze solomoa, 200 g
  • Ura, 100 g
  • Soja saltsa, 100 g
  • Cherry tomateak, 12 ale
  • Azukre hautsa
  • Gatza
  • Ibarrako pipar gordinak, 8 ale
  • Askotariko letxuga hostoak
  • Askotariko ernamuinak
  • SALTSA EGITEKO:
  • Soja saltsa, 50 g
  • Laranja zukua, 25 g
  • Azukre beltza, 25 g
  • Oliba olio birjina, 150 g
Prestaketa

1-      Hegaluzea tamaina bereko laukitan moztu, eta ordu betez ur eta soja saltsa nahasketan marinatzen utzi. Bitartean, labea 100 º-an berotu, eta tomateak gatz pixka batekin eta azukre hauts pixka batekin ondu ondoren, txorrotada bat oliba olio gainetik bota, eta 15 minutuz labean erre. Atera tomateak, eta gorde geroko.

2-      Ibarrako piparrak zati txikitan moztu, eta hegaluzea marinatuta dagoenean, su bizian salteatu biak minutu batez zartagin batetan olio pixka batekin.

3-      Saltsa egiteko, osagai guztiak nahasi azukrea desegin arte.

4-      Katilu batetan entsaladako osagai guztiak nahasi, saltsarekin ondu eta zerbitzatu.