Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Nugget beganoak, gluten gabeak
Nugget beganoak, gluten gabeak
Osagaiak
  • Tofu trinkoa, 200 g
  • Miso zuria, koilarakada bat
  • Lihoa, koilarakada bat
  • Artobeltza, 3 koilarakada
  • Baratxuri hautsa, koilarakadatxo bat
  • Tipula hautsa, koilarakadatxo bat
  • Perrexila
  • Txitxirio irina
  • Ura
  • Arto malutak
  • Ekilore olioa (frijitzeko)
Prestaketa

Hasteko, edalontzi banatan artobeltza eta lihoa beratzen jarriko ditugu, urarekin ongi estaliz. Bezperatik bada hobe.

Segidan, tofua 20 minutuz irakingo dugu eta hozten denean, trapu batean bildu eta iragazki batean sartu. Gainean pisua jarriko diogu ur guztia kentzeko.

Ondoren, lihoari eta artobeltzari ere ura kenduko diegu iragazki baten laguntzarekin. Elikagaien prozesadorean sartu eta ongi birrinduko ditugu, krema bat lortu arte. Krema egiten denean, tofua, gatza eta espeziak erantsiko dizkiogu eta prozesadorean berriz eragingo ditugu, tofua apurtzen den arte. Tofuak ez du erabat birrindu behar, zatitxoak nabaritu behar dira.

Segidan, alde batetik arto malutak xehetuko ditugu eta bestetik, txitxirio irina eta ura nahasiko ditugu.

Tofuaren nahaskiarekin nugget formako bolak egin eta txitxirio irin nahaskitik pasako ditugu lehenik eta arto maluta birrinduratik ondoren. Segidan oliotan frijitu eta listo.