Itxi

Zuek hor

15:35ean

Telebistako kazetarien hanka-sartzeak, gaurko 'Zuek hor' saioan

EiTB

Amaia Artetxek aurkezten duen atalean telebistako kazetari eta aurkezleek egiten dituzten hanka-sartze eta zartaden bilduma bat erakutsiko digu.

Amaia Artetxe izango dugu astelehenero moduan 'Zuek hor eta gu hemen' ETB1eko saioan ETBn zer atalarekin. Telebistako saio berriak, txutxu-mutxuak, tendentziak… denetarik kontatzen digu. Gaurkoan, telebistako kazetari eta aurkezleek egiten dituzten hanka-sartzeak erakutsiko dizkigu, lotsarazteko moduko une ugari pasatzen baitituzte.

Agurne Anasagastik gidatuko du tertuliareako garaia, eta dagoeneko ezagunak ditugun hiru tertuliakide izango ditugu mahaiaren inguruan: Peio Zabala, Maitena Salinas eta Saioa Lopez. Aktualitateko kontu eta bitxikeriak aipatuko dituzte. Gainera, Peio Zabalak asteko eguraldiaren berri emango digu.

Astelehenero legez, lehiaketa berri bat abiatuko dugu. Asma ezazue zein den fraideek ahopean abesten duten kanta eta ostiraleko zozketan parte hartuko duzue! Aste honetan, tablet zoragarri bat zozkatuko dugu. Bidali erantzuna eta izen-abizenak, WhatsApp bidez, 605779540 telefono-zenbakira!