Bitxikeriak -

Abenduaren 21a

Munduaren amaieraren profezia gezurtatu dute zientzialariek

Lurra abenduaren 21ean desagertuko zela esaten zuten teoriek ez dute oinarri zientifikorik, eta profezia oinarritzeko erabili duten egutegiak ere ez du horrelakorik jasotzen.

'2012' munduaren amaierari buruzko pelikualren irudia. Argazkia: IMDB
'2012' munduaren amaierari buruzko pelikualren irudia. Argazkia: IMDB
'2012' munduaren amaierari buruzko pelikualren irudia. Argazkia: IMDB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 21ean munduaren amaiera iragarri duen maien espekulazio ugari eragin du, baina gehienak ezinezkoak dira. Zineman ere pelikula askotan kontatu dute Lurraren amaiera eta munduko hiririk ezagunak ur azpian ikusi ditugu, baina gidoi horiek fikzioa besterik ez dira.

Abenduaren 21ean munduaren amaiera izango dela iragarri dute askok, maien egutegi batean oinarrituta, baina profezia horiek espekulazio hutsa dira. Zineman ere pelikula askotan kontatu dute Lurraren amaiera, eta munduko hiri ezagunak ur azpian ikusi ditugu, baina hori guztia fikzioa besterik ez da.

Pelikula horietako bat 2012 da. Maien profezia batean oinarrituta, munduaren amaiera kontatzen du filmak. Eguzkian sortzen diren neutrinoek lurrikarak, erupzioak eta uholdeak eragingo dituzte, film horretan ikusitakoaren arabera, eta mundua suntsituko dute. Horren nukleoan etengabe sortzen dira partikula horiek, segundoko 63.000 milioi neutrinoko jarioa du, baina fenomeno guztiz naturala da.

Pelikulan, neutrinoen jarioak Lurraren nukleoa berotzen du, eta lurrikarak eragiten ditu, baina hori ezinezkoa da; izan ere, neutrinoak partikula subatomiko hain txikiak dira ia masarik ez dutela, eta, hortaz, Lurrera iristen direnean, alde batetik bestera joaten dira. Hau da, Lurrak duen 12.000 kilometroko lodiera zeharkatzen dute, atomoen artean eta materiarik ukitu gabe.

Película 2012 fin del mundo Foto: imdb

Hori dela eta, neutrinoek materiarekin kontakturik ez badute, ezinezko da horiek berotzea. Efekturen bat eragin ahal izateko, Eguzkiak normalean eragiten dituenak baino askoz ere neutrino gehiago beharko lirateke. Sinesgarritasun gehiago emateko, pelikulak Eguzkiaren erupzioek neutrino gehiago sortzea eragin dutela kontatzen du, baina ezinezkoa da. Eguzkiaren erupzio batek, oso handia izan arren, ezin ditu hainbeste neutrino sortu. Eguzkiak neutrino kopuru kezkagarria sortzeko modu bakarra supernoba bat izango litzateke, eta Eguzkia txikiegia da supernoba bat sortzeko behar diren erreakzio nuklearrak egiteko.

Mundua amaitzeko beste eragile bat planetak lerrokatzea izango da, film horren eta profezia batzuen arabera, baina hori ere ezinezkoa da. NASAren arabera, planetak lerrokatzeak ez luke eraginik izango Lurrean, gainerako planetak urrutiegi daudelako Lurraren grabitateari kalte egiteko.

Maien profezia, gainera, hieroglifiko horretan oinarritzen da, eta hilaren 21ean egutegi hori amaitu egingo dela besterik ezin da ikusi bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea