cerrar buscador

Hauteskundeak 2024 - EITB

hauteskundeak

1 / 30 Hurrengoa
Mendebaldeko gobernuek zalantzan jarri dute Putinen garaipenaren zilegitasuna

Mendebaldeko gobernuek zalantzan jarri dute Putinen garaipenaren zilegitasuna

Kremlinak "zentzugabeak" ikusten ditu kritikak eta presidenteak lortutako botoen % 87a aldarrikatzen du.
2030era arte agintean jarraituko du Putinek, inoizko emaitza onenak lortuta

2030era arte agintean jarraituko du Putinek, inoizko emaitza onenak lortuta

Ukrainako gerra eta mendebaldearen zigorrak gorabehera, botoen % 87 lotu ditu, 2000. urtean estreinakoz presidente hautatu zutenetik izan duen garaipenik zabalena. Hil aurretik, Navalni trukatzea onartu zuela esan du Putinek, "baina zoritxarrez gertatu zena gertatu zen; horrelakoa da bizitza".
Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro

Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro

Ultraeskuineko alderdiak Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak hautagaitza errepikatuko du, Arabako zerrendaburu gisa. Maria Perez eta Andres Paramio izango dira, bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru.
Anbulatorioan hitzordua eskatzen dutenak gehienez 48 orduko epean artatzeko konpromisoa hartu du Pradalesek

Anbulatorioan hitzordua eskatzen dutenak gehienez 48 orduko epean artatzeko konpromisoa hartu du Pradalesek

EAJren lehendakarigaiaren arabera, Osakidetzaren "barne berrantolaketa" egin behar da.
Putinek botere erakustaldia egin du, botoen % 87 lortuta

Putinek botere erakustaldia egin du, botoen % 87 lortuta

Errusiako presidentea beste sei urtez egongo da agintean, 2030era arte. 2000. urtean estreinakoz presidente hautatu zutenetik garaipenik zabalena eskuratu du, Ukrainako gerra eta mendebaldearen zigorrak gorabehera.

Imanol Pradalesek eredu publiko komunitarioa defendatu du

Imanol Pradalesek eredu publiko komunitarioa defendatu du

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak etorkizuna eraikitzeko ereduaz hitz egin du Arrasaten. Gobernantza partekatua, eredu publiko komunitarioa defendatu du, bere hitzetan, arrakasta izan duelako.

Belarrak Espainiako gobernuari eskatu dio Israeli ez diezaiola armarik saldu, ez erosi.

Belarrak Espainiako gobernuari eskatu dio Israeli ez diezaiola armarik saldu, ez erosi.

Elkarrekin Podemosek bat egin du Palestinaren aldeko kulturgileek deituta Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Gazako genozidioarekin amaitzea eskatzeko egin den manifestazioarekin. Ione Belarrak Espainiako gobernuari eskatu dio Israeli ez diezaiola armarik saldu, ez erosi.

Gazako erasoaldiarekin amaitzeko eskatu dio EH Bilduk Israeli

Gazako erasoaldiarekin amaitzeko eskatu dio EH Bilduk Israeli

Nerea Kortajarena Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak kulturgileek deituta Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Gazako genozidioarekin amaitzea eskatzeko egind en manifestazioan parte hartu du.

Sumarrek politika publiko ''ausartak'' eskatu ditu ''harresiekin amaitzeko''

Sumarrek politika publiko ''ausartak'' eskatu ditu ''harresiekin amaitzeko''

Andeka Larreak esan du politika publikoekin solik amai daitekeela "arrazismo eta xenofobia mota guztiekin".

Nicolas Maduro izango da berriro PSUVren hautagaia uztaileko hauteskundeetan

Nicolas Maduro izango da berriro PSUVren hautagaia uztaileko hauteskundeetan

2013tik Venezuelako presidente denak uztailaren 28ko hauteskuneetan Alderdi Sozialistaren hautagai izateko mandatua onartu du. Hauteskundeak irabaziko balitu, beste sei urtez luzatuko luke agindua, eta bere aurreko presidente Hugo Chavezek agintean egindako 14 urteak gaindituko lituzke.

1 / 30 Hurrengoa

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.