Reala
EITB MEDIA
Txuri-urdinek norgehiagoka ona jokatu dute, baina ez dute Real Madrilen ate aurrean asmatu, eta Ancelottiren taldeak irabazi du, Arda Gülerrek sartutako golari esker. Take Kubok berdinketaren gola egin du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, VAReko epaileak jokaldia berrikusteko eskatu ostean.
Txirrindularitza
EITB Media
Brandon McNulty izan da onena 15,5 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoan, Sheffield sailkatu da bigarren, 13 segundora, eta Grobschartner hirugarren, 14ra. Juan Ayusok amaitu du laugarren, 20 segundora, eta liderraren elastikoa jantzi du.
Erlazionatutako edukiak:
Txirrindularitza
EITB Media
Ane Santestebanek eta Uxue Ostolazak ez dute parte hartuko 2024ko Vueltan Laboral Kutxa taldearekin, arnas arazoak izan dituztelako. Beraz, Eraso, Oyarbide, Quagliotto, Schweikart, Silvestri, Tomasi eta Tonetti txirrindulariek osatuko dute Espainiako lasterketarako taldea.
Beste kirolak
Hurrengo zuzenekoak
27 | 14:00 - 16:30 | TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa) |
27 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso |
Mugartegi-Merino eta Erkiaga-Del Rio bikoteak nagusitu dira Araba Euskaraz Master Series txapelketan
EITB MEDIA
Emakumezkoen finalean Erika Mugartegik eta Naroa Merinok mendean hartu dituzte Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi hiru jokotan (15-14, 11-15 eta 5-2). Gizonezkoenean, Aritz Erkiaga eta Julen del Rio bi jokotan (15-10 eta 15-11) gailendu zaizkie Xabi Barandikari eta Unai Lekerikari.
Abian da Alaves-Baskonia Taldearen 'Etorkizuna' proiektua
JUAN DE LA VEGA | EITB MEDIA
Alaves-Baskonia Taldeak 'Etorkizuna' proiektua aurkeztu, eta lehen harria jarri du: egoitza bat eta bi futbol zelai egingo dituzte. Proiektuak Gasteizko eta Arabako erakunde publikoen babesa du, eta 2025-2026 denboraldirako estreinatzea aurreikusten dute.
Fernandez de Troconiz: ''Misterraren berritzea bigarren mailara pasatzen da helburuak lortu arte''
Alfonso Fernandez de Troconiz Alaveseko presidenteak Garcia Plazaren balizko berritzeari buruz hitz egin du Radio Vitorian. "Misterraren berritzea bigarren mailara igaro da denboraldiko helburuak lortu arte", adierazi du Arabako taldeko presidenteak.
Eibarrren eta Athleticen arteko derbia zuzenean ETB1n eta eitb.eus-en, apirilaren 28an, 12:00etan
EITB MEDIA
F Ligako 25. jardunaldian Eibar eta Athletic nor baino nor gehiago ariko dira Ipuruan. Armaginek jaitsiera postuak zazpi puntura dituzte, Zuri-gorriek, berriz, hirugarren postura hurbiltzea dute helburu. Bestalde, Realak Atletico Madril hartuko du.
Reala
kirolak
Erkiaga-Zabala eta Erika-Mercadie, txapeldun Donibane Lohizuneko All Starren
Erkiagak eta Zabalak 15-10, 12-15 eta 5-2 irabazi diete Laducheri eta-Lekerikari. Emakumezkoetan, berriz, Erika eta Mercadie gailendu dira Sorozabal eta Maialenen aurrean (10-15, 15-14 eta 4-5).
Julen Alberdi: ''Iker da faboritoa, baina bukaerara osorik iristen banaiz, edozer gerta daiteke''
IBON GAZTAÑAZPI | EITB MEDIA
Julen Alberdi aizkolariak adierazi du prestaketa ona egin duela larunbat honetan Iker Vicenteren aurkako desafioan lehiatzeko, eta, alde horretatik, "lasai eta gustura" dagoela esan du.
Iker Vicente: ''Oso gustura geratu naiz prestakuntza-prozesuarekin''
Hiru hilabeteko prestakuntza egin du Iker Vicente aizkolariak larunbatean Julen Alberdiren aurkako desafiorako. Lan luzea izanik, lasai hastea komeni dela azpimarratu du, oso atzean geratu gabe.
Saskibaloia
EITB MEDIA
Azu Muguruzaren taldeak partida ona egin du, aurkari handi baten kontra; hirugarren laurdenean, 40-28koan, hamabi puntuko aldea ere izan du. Valentzia Basket suspertu egin da, eta, azkenean, abantaila duela hasiko du itzuliko neurketa.
kirolak
Azu Muguruza: ''Puntu bat da, beraien kantxara goaz, baina dena dago erabaki gabe''
EITB MEDIA
IDK Euskotreneko entrenatzaileak bere taldeak Valentzia Basketen kontra, Gascan, final-laurdenetako play-offeko lehenengo neurketan egindako partida nabarmendu du, 59-60 galdu arren. Maria Españaren iritziz, kanporaketa "erabat zabalik dago".
Baskonia
EITB MEDIA
Dusko Ivanovicen taldea aurreneko partidan baino hobeto ibili da, eta gehiago asmatu du, baina aurkariak ere jokatu du hobeto, eta azkenean zuriek eskuratu dute garaipena. Kanporaketa Gasteizera doa orain, eta asteazkenean jokatuko dute hirugarren partida.
Erlazionatutako edukiak:
''Kindur'' (ardiak), Tryggvi Hlinason eta Rafa Martinez protagonista dituen ACBren istorio bat
Surne Bilbao Basket taldeko Tryggvi Hlinason pibot islandiarrak bere jatorrietara bidaiatuko du Rafa Martinez ACBko mitoarekin batera, Islandiako etxalde urrun batera, non bere familia bizi den.
IÑIGO LASA ETA JUAN DE LA VEGA | EITB MEDIA
Larunbatean, hilaren 27an, 100 urte beteko dira Mendizorrotzan historiako lehenengo partida jokatu zutenetik; Santiago de Pablo historialariak EITB Mediarekin hitz egin du, eta zelaiaren gaineko hainbat istorioren eta bitxikeriaren berri eman digu.
Itzulia Women
A. A. | EITB MEDIA
Maiatzaren 10etik 12ra jokatuko den probak UCI Women's WorldTeams mailako 10 talde eta Kontinental mailako beste 10 izango ditu.
Gaur Egun Kirolak
Aste barruko eta asteburuetako kirol informazio guztia.
Gaur Egun Kirolak
Aste barruko eta asteburuetako kirol informazio guztia.
ZOZKETA
Azken eguna: 2024/05/30
Dortsal bat dugu maiatzaren 26an, igandea, jokatuko den mendi maratoian parte hartzeko. Izena eman formularioan eta zorte on!
Txirrindularitza
Saskibaloia
Aste honetan Basque Team Fundazioak ekoiztutako 'BAT To Paris' telesaila estreinatuko da skateari eskainitako "Aire berriak olinpismoan" izeneko atalarekin. Naia Laso bermeotarra eta Afrika Criado gasteiztarra izango dira protagonistak, Parisko Olinpiar Jokoetarako bidean.
Emaitzak
jardunaldia 33
R. Sociedad | 0 | 1 | R. Madril |
Las Palmas | LR14:00 | Girona | |
Almeria | LR16:15 | Getafe | |
Alaves | LR18:30 | Celta | |
At. Madril | LR21:00 | Athletic | |
Cadiz | IG14:00 | Mallorca | |
Granada | IG16:15 | Osasuna | |
Vila-real | IG18:30 | Rayo Vall. | |
Betis | IG21:00 | Sevilla | |
Bartzelona | AL21:00 | Valentzia |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa