Iragarpena
2024/03/19
Goizak aurrera egin ahala ostarteak gailenduko dira zeruan, giro eguzkitsua izango dugu leku gehienetan. Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira, baina zaila izango da euria egitea. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da; arratsaldean kostaldean eki-osagaiko haizea nagusituko da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango eta balio altuenak 20 ºC-ren bueltakoak izango dira.
Tenperatura:
2024/03/20
Asteazkenean ekaitz-giroa nagusi. Goizean zerua hodei gutxirekin egongo da orokorrean eta hauts-gandua ikusiko da. Arratsalde-gau partean, ordea, bero-hodeiak ugaritu egingo dira, zerua tarteka hodeitsu egongo da eta zaparrada trumoitsuak botako ditu noizbehinka; baliteke txingorra ere botatzea. Barnealdean hego-ekialdeko haizea harro ibiliko da, aldiz kostaldean mendebaldera egingo du. Tenperaturan aldaketa handirik ez.
Tenperatura:
2024/03/21
Ostegunena giro lasaia. Goizean goiz aurreko eguneko ekaitzen hodei hondarrak izango ditugu eta ez da baztertzen goizaldean tanta batzuk egitea. Goizean, pixkanaka, ostarteak gailenduko dira zeruan. Arratsaldean eguzkitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango.
Tenperatura:
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
Larunbata
Igandea
Itsasoaren egoera
2024/03/19
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, mendebaldekoa nagusi izanik; arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.
2024/03/20
Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, baretu eta mendebaldera egingo du goizean eta arratsaldean ipar-mendebaldera, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Egunaren bigarren partean trumoi-ekaitzak izan daitezke.
2024/03/21
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.
Eguraldia
Eguraldiaren iragarpena eta meteorologia ardatz hartuta egindako erreportajeak biltzen dituen saioa.
PUBLIREPORAJEA
Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?
Tanta hotzari buruzko albisteak eitb.eus-en
2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.
Ekaitzen azken orduko albisteak
Euria, haizea, tximistak, txingorra…. fenomeno atmosferiko guzti horien ondorioak, eitb-eus-en.
Noiz izango da tenperatura baxuen hurrengo bolada Euskadin eta munduan?
Zer gertatu da gaur Pirinioetako natura-parke eta eski-estazioetan?
Aralar natura parkea ibilbideak
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko Natura Parkeko gertakizunak
Uda honetako tenperatura altuen azken albisteak, eitb.eus-en.
Jarraitu suteei buruzko azken ordukoak eitb.eus-en
Euri eskasiaren ondorioz hartuko diren neurrien gaineko berriak
Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak
Argazkiak
Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.
Iragarpena
Eguraldiaren iragarpena Euskal Herrian
Datozen ordu eta egunetarako eguraldiaren iragarpena
Meteorologia zalantzak
Zure galdera, helbide elektronikoz
Facebook edo Twitterrik ez baduzu, eguraldia@eitb.eus-era ere idatz dezakezu zalantzak argitzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa