Krisi Ekonomikoa -

Eustaten datuak

Eraikuntza zibila % 0,7 hazi zen iaz EAEn

Enpleguak gora egin zuen eraikuntzaren sektorean; % 0,7, hain zuzen ere.

Eraikuntza
Eraikuntza
Eraikuntza

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 2 murriztu zen iazko azken hiruhilekoan, aurreko urteko datuekin alderatuta, baina lan zibilak % 7,5 areagotu ziren 2014 osoan, 2013ko datuekin konparatuta, EAEko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.

Iazko datu guztiak kontuan hartuta, bi jokaera antzeman daitezke bi azpisektoretan. Batetik, eraikuntza % 3,5 jaitsi zen, baina obra zibila % 7,5 igo, eta, bestetik, enplegua % 0,7 igo zen sektore horretan iazko azken hiru hilabeteetan, aurrekoekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Euskal Estatistika Erakundea gaur