Ekonomia -

Irabazi garbia

Bankiak 244 milioi irabazi ditu martxora arte, % 12,8 gehiago

Goirigolzarrik nabarmendu duenez, datuok "positiboak" dira eta % 10eko errentagarritasuna izateko bidean jarri dute Bankia.

Goirigolzarri, aurreko astean. Irudia: EFE
Goirigolzarri, aurreko astean. Irudia: EFE
Goirigolzarri, aurreko astean. Irudia: EFE

Agencias | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankiak 244 milioi euroko irabaziak izan ditu 2015eko lehen hiruhilekoan, hau da, iazko epe berean lortutakoa baino % 12,8 gehiago, gaur ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Tarte garbia % 7,2 hazi da eta berankortasun tasa jaitsi egin da, eta, hori dela eta, interes-tasen beherakadari aurre egin ahal izan diote.

Zehatz-mehatz, zalantzazko kredituen alorrean izandako hobekuntzak ahalbidetu dio Bankiari hornidurarako diru-partida % 27,7 jaistea, 219 milioi euroraino.

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidentearen esanetan, datuok "positiboak" dira eta % 10eko errentagarritasuna izateko bidean jarri dute Bankia.

Gainera, horren aburuz, bankua tinko eusten ari da testuinguru "korapilatsu" batean, interes-tasengatik, eta posible da "etengabe eta ezohiko emaitzak lortu gabe" etekinak handitzea.

Erakunde horren arabera, bankuaren jarduera hazi eta berankortasuna kontrolpean izan dutelako lortu dituzte emaitza hobeak, bankuen merkatuan girorik ez bada ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak