Ekonomia -

Lan istripua

Apirilaren 23an, Zestoan, ezbeharra izan zuen kamioilaria hil da

Hildakoak Traeco Medioambiental enpresan lan egiten zuen. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Traeco Medioambiental kontratatu zuen zaborrak biltzeko eta errepideak garbitzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) kontrataturiko enpresa batentzako zaborrak eramaten zituen kamioilari bat hil da, iragan apirilaren 23an izandako istripuaren ondorioz, ELA sindikatuak gaur agiri batean jakitera eman duenez.

Hildakoak Traeco Medioambiental enpresan lan egiten zuen. GHKk Traeco Medioambiental kontratatu zuen zaborrak jasotzeko eta errepideak garbitzeko.

Apirilaren 23an, kamioilaria San Markosetik Lapatxeko (Azpeitia) zabortegira zihoan ezbeharra izan zuenean, Zestoan.

Biktima Donostiako Ospitalera eraman zuten eta maiatzaren 1ean hil egin zen, ELAk agiri batean jakinarazi duenez. Hildako gidariaren senitartekoei elkartasuna eta babesa adierazi die sindikatuak. Bestalde, “azkenaldian beharginak izaten ari diren istripuak”, salatu ditu ELAk.

Zenbaki ofizialetatik at

ELAren ahotan, ezbeharra lan istripua da, baina “sarritan balantze ofizialetatik at geratzea onartezina” da; izan ere, “trafiko istripuen zerrendetan sistematikoki sartzen dituzte”.

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako Traeco Mediombiental enpresaren aurrean, Donostian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Gipuzkoa