Ekonomia -

Bidaiarien kopuruak % 6,4 gora

Loiuko aireportuaren historiako irailik onena

417.471 bidaiari igaro dira aireportutik iragan hilean. Horietako 232.161ek estatu barruko hegaldiak egin dituzte, eta 183.193k, berriz, nazioartekoak. Azken datu hori ere “errekor historikoa” da.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailean, 417.471 bidaiarik erabili dute Loiuko aireportua, iazko hilabete berean baino % 6,4 gehiago. Bilboko aireportua zabaldu zutenetik historiako irailik onena izan da.

Urteko aurreneko bederatzi hilabeteetan, Bizkaiko aireportuak 3.294.070 bidaiari mugitu ditu, iaz baino % 6,3 gehiago, AENAk jakitera eman duenez.

417.471 bidaiari igaro dira Loiuko aireportutik iragan hilean. Horietako 232.161ek estatu barruko hegaldiak (iaz baino % 6,3 gehiago) egin dituzte, eta 183.193k, berriz, nazioartekoak (% 7,8 gehiago). Azken datu hori ere, “errekor historikoa” da.

Operazioei dagokionez, 4.061 lurreratze eta aireratze izan ziren irailean. Kopuru horrek ere % 3,2 gora egin du. Iragan iraileko 3.777 hegaldietatik, 2.085 nazionalak (+ % 4,4) eta 1.692 nazioartekoak (+ % 2,1) izan ziren.

Operazioei dagokienez, 4.061 lurreratze eta aireratze izan dira irailean Loiuko aireportuan. Kopuru horrek ere gora egin du; % 3,2, hain zuzen. Izan ere, aurreko urteko irailean 3.777 hegaldi izan ziren: 2.085, estatu barrukoak (% 4,4 gehiago), eta 1.692, nazioartekoak (% 2,1 gehiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bilbon?