Ekonomia -

Aurreikuspenak

Europako Banku Zentralak % 1,7ko hazkundea espero du 2016rako

Aitzitik, % 1,6koa da 2017 eta 2018 urteetarako egin duen hazkunde-aurreikuspena.

Mario Draghi, Europako Banku Zentralaren presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Mario Draghi, Europako Banku Zentralaren presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Mario Draghi, Europako Banku Zentralaren presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) gaur jakitera eman dituen aurreikuspenen arabera, % 1,7ko hazkundea espero du urte honetarako; horrenbestez, ekainean egindako % 1,6ko aurreikuspena gorantz gainbegiratu du. Alabaina, 2017 eta 2018 urteetara begira hazkundea % 1,6koa izatea espero du, eta horiek ekainean egin zituen aurreikuspenak baino hamarreko bat txikiagoak dira.

Aurretik, Europako Banku Zentralaren gobernu-batzordeak bere interes-tasa zuzentzailea (bankuei aste beteko epeko maileguan uzten diena) bere horretan utzi du, hau da, % 0ko gutxieneko historikoan.

Era berean, EBZk egun bateko maileguei jarritako interes-tasa ez mugitzea eta % % 0,25ean mantentzea erabaki du. Gauza bera egin du bankuen egun bateko deposituei ezartzen dien interes-tasarekin ere; hortaz, -% 0,40koa izaten jarraituko du.

Bestalde, EBZko adituen ustetan, % 0,2ko inflazio-tasa egotea espero dute aurten, eta % 1,2koa eta % 1,6koa 2017an eta 2018an, hurrenez hurren; hau da, aurreko aurreikuspenetan emandako datuen oso antzekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europako herrialdei buruzko albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Europako Banku Zentralari buruzko azken albisteak