Gizartea -

Giza Eskubideen Eguna

Tortura salatzeko eskatu diete Elizako hainbat taldek gotzainei

Herria 2000 Elizak, Euskal Herriko Apaizen Koordinadorak eta Kristau Elkarte Herritarrak bilkura egin dute gaur Gasteizen. Euskal Elizari, eta bereziki gotzainei, tortura gaitzesteko eskatu diete.

Elizako hainbat elkartek agerraldia egin dute gaur Gasteizen, 'Torturaren aurka' lelopean. EFE.
Elizako hainbat elkartek agerraldia egin dute gaur Gasteizen, 'Torturaren aurka' lelopean. EFE.
Elizako hainbat elkartek agerraldia egin dute gaur Gasteizen, 'Torturaren aurka' lelopean. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tortura desager dadila eskatzeko eta torturaren praktika salatzeko. Elizako hiru elkartek eskari hori egin diete gaur euskal Elizari eta, bereziki, gotzainei. Herria 2000 Elizak, Euskal Herriko Apaizen Koordinadorak eta Kristau Elkarte Herritarrak elkarretaratzea egin dute Gasteizen, "Torturaren aurka" lelopean

Elkarte horietako dozenaka lagunek Gasteizko katedralaren atarian egin dute agerraldia, Giza Eskubideen Egunaren bezperan. "Erakundeek eta izaera guztietako elkarteek tortura desagerrarazteko betebeharra dute. Hainbat estatutan legezko praktika da, oraindik, tortura", esan dute.

Espainiako Estatuan "torturatu egiten da", salatu dute. Auzitegi Nazionaleko hainbat epailek tortura kasuak egon direla aitortu dutela gogorarazi dute. "Auzitegi Nazionaleko zenbait epailek ETArekin lotutako autoinkulpazioak lortzeko torturak egon direla onartu dute eta hainbat deklarazio baliogabetu dituzte", zehaztu dute.

Erakundeei, gizarte eragileei eta alderdi politikoei torturaren kontra "ahotsa altxa dezatela" eskatu diete.

Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plana nabarmendu dute, "berandu bada ere" tortura kasuak ikertzeko bidea abian jarri duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Salaketak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Bakea eta adiskidetzea Euskadin Eskubide unibertsalak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur